Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
- Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatzen duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
1.- Irakaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)
Urtxintxa 3 urte |
Urtxintxa 4 urte |
Urtxintxa 5 urte |
|
|
|
2.- Ikaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)
Urtxintxa 3 urte |
Urtxintxa 4 urte |
Urtxintxa 5 urte |
|
|
|
3.- CDak
Irakaslearen karpetan dagoen kasetea (ikasmaila bakoitzeko hiru), ikasleak etxean erabiltzeko moduan ere eskaintzen da.
Kasetearen egitura: pertsonaia gidariaren abestia (Ttantto, Txirritx eta Xango), ipuinaren abestia, tradiziozko abestia, jolaserako abestiak eta beste, diskriminazio auditiboa eta entzunaldiak (musika klasikoa, musikari euskaldunak eta unibertsalak).
4.- CD-ROMak
Ikasmaterialaren osagarri gisa CD-ROM interaktiboak ere sortu dira, maila bakoitzeko bat. Urtxintxa Proiektuari jarraituz, CD-ROM bakoitzak hamabi gai lantzen ditu, haiei lotutako ipuinekin gaiei sarrera ematen zaielarik. Behin ipuin batean sartuz gero, ipuinaren inguruko eta gaiarekin erlazionaturiko jarduerak gara ditzakete haurrek.
5.- Web orria
Urtxintxa proiektuak bere web orria du: http://www.urtxintxa.net. Bertan, poliki-poliki biltzen eta eguneratzen joango da proiektuari buruzko informazio osagarri guztia, hala nola, ipuinak euskalkietan, gurasoekiko harremanetarako testuen itzulpenak, mintegietako egutegiak, berrikuntza proposamenak, etab.