IKASYS

ZER DA IKASYS?

Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:

Trebatzeko
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, …

Memorizatzeko
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

Nork berea egiteko
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

ZEIN HELBURU DU?

Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

 

ZEIN DIRA “IKASYS” SISTEMAREN OSAGAIAK?

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratzen da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin aritzen da.

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

SINTESIA: PROIEKTUAREN FUNTZIONAMENDUA IKASGELAN

  • Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.
  • Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin aritzen da.
  • Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).
  • Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak daude.
  • Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskaintzen zaizkio.
  • Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortzen da.
  • Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratzen du.
  • Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egiten du.