POESIA GIZARTEA ERALDATZEKO ARMA DA… ALA EZ

DBH 4. mailako ikasleak proiektu berezi batean murgildu dira 2. ebaluazioa amaitzear den honetan. Euren sormenari tartea emanez antologia poetiko bana sortu dute.

Antologia poetikoa sortzea ez da, baina, kasualitatea. Izan ere, Gaztelania eta Literaturako ikasgaian, XX. mendeko poesiaren inguruan jardun dute azken hilabete hauetan. Hala, europar, espainiar eta euskal literaturako mugimendu eta autore ezberdinak ezagutu dituzte, eta modernismoa, abangoardia, poesia soziala edo eta antipoesia mugimenduetako hainbat poemaz gozatzeko aukera izan dute. Halaber, poesiak gaur egun duen lekuaz hausnartzeko tartea ere izan dute, poesiak balio ote du gizartea aldatzeko? Funtziorik izan behar ote du ba? Sortzearen plazera ez ote da nahikoa?

Behin eredu ezberdinak ezagutu ostean, euren poema propioak sortu dituzte ikasitako teknika ezberdinak erabiliz, baita haien teknika propioak sortuz ere. Ondoren, poema horiek ikaskideei aurkeztu dizkiete, artea eta sorkuntza partekatzeko eta denek gozatzeko baitira.

Emaitza ikusita ez dago zalantzarik, gure ikasleek talentu handia dute, eta badute zer esan!

Argazkian Miren Zatarain eta Asier Peñalvoren poemak.

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.