ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Txistoki pasealekua z/g, 20140 Andoain. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 59 35 25. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: andoain@ikastola.eus
www.andoainikastola.eus domeinua AITA LARRAMENDI IKASTOLArena da.
2. ZER DA AITA LARRAMENDI IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Orain www.andoainikastola.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta AITA LARRAMENDI IKASTOLAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gutxienez 1024 x 768 pixel izango ditu eta Adoceko Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.adobe.com. AITA LARRAMENDI IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK
Web orri hau AITA LARRAMENDI IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AITA LARRAMENDI IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AITA LARRAMENDI IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AITA LARRAMENDI IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA.
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, AITA LARRAMENDI IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango AITA LARRAMENDI IKASTOLAk edo AITA LARRAMENDI IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean AITA LARRAMENDI IKASTOLAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta AITA LARRAMENDI IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo AITA LARRAMENDI IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.
© AITA LARRAMENDI IKASTOLA. Eskubide guztiak gordeak.