LARRE ETA ZELAIETAN BARRENA

Aurtengo “Agenda 2030”ean jorratuko duten gaia larreak eta zelaiak izanik, gelan honen lanketari ekin diote Haur Hezkuntza 5 mailakoek. Ez dute oso urrutira joan behar horrelako gune berdeak topatzeko, izan ere hemen gertu, ikastola parean badute zelai eder bat.

Hau aprobetxatuz bertan topatu ditzakete intsektu, zuhaitz, lore, animaliatxo.. . desberdinak aztertzera atera dira. A ze gaitasuna gure haurrek intsektu txikienak ere zelaian topatzeko: armiarmak, iñurriak… ez dute luparen beharrik izan, a ze ikusmena!

Udazkenaren ezaugarriak gertutik behatzeko aukera ere eman die irteeratxo honek.  Hostoen kolore marroia, ezkur ugari belarretan,  tximeleta eta erle gutxi, … Udaberrian irteera berdina errepikatuko dute , ea zelaian zein desberdintasun topatzen dituzten!

Posted in ALBISTEAK.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude