DBH 4. mailako ikasleek, saio berezia izan dute aste honetan AGIFES Buru Osasun Arazoa duten pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik. “Zeuk aukeratu” proiektuaren partaide diren profesionalak ikastolara bertaratu dira eta hala, informazio interesgarri zein beharrezkoa jasotzeko aukera izan dute gure ikasleek.
Bertan, osasun ona mantentzerako garaian buru osasunak duen paperaz aritu dira, baita bizitzan zehar izan eta izango dituzten arazoei buruz hitz egitearen garrantziaz ere. Gainera, hainbat euskal pertsonaia famaturen eskutik jasotako testigantzak oinarri hartuta, antsietatea, depresioa edo bestelako gaitzen aurrean laguntza eskatzea zeinen garrantzizkoa den izan dute mintzagai, gaitz hauen inguruko estigmak hautsiz.
Izan ere, 10 eta 18 urte arteko nerabeei zuzendutako proiektu honek, buru osasuneko arazoak prebenitzea, nahiz, gaiaren inguruan sentsibilizatzea du helburu.