JANGELA

EZAUGARRIAK

  • Lau jangela: Bazkardokoak (HH 2-3, HH 4-5 eta LH 1-2) eta Txistokikoa (LH 3-4-5-6 eta DBH)
  • Dieta orekatuak eta osatuak, umeen adinaren arabera prestatuak.
  • Dieta desberdinak jarraitzen dituzten umeentzat menu bereziak.
  • Aisialdiko jarduerak bazkaldu ostean, begiraleekin.

MENUAK ETA ARAUAK

PREZIOAK

  • Jangela-zerbitzuaren ordainketa erabileraren baitakoa da: erabiltzen diren jangela-egunen baitan egiten da kobrantza, hurrengo hilaren lehen egunetan.
  • Erabiltzaile finkoa: 6,00€/otordua (2021-22 ikasturtean)
  • Egun solteak: 7,50€/otordua (2021-22 ikasturtean)
  • Ikastolaz kanpoko arrazoiengatik (gaixoaldiak, mediku-hitzorduak…) haurra jangelara ez dela joango abisatuz gero, ez da kobratuko.  Beranduenez, egunean bertan goizeko 10:00ak baino lehen eman behar da horren berri, beheko formularioa (Ezin-etorriak) osatu eta bidaliz.

Gaixoaldiak, mediko-hitzorduak… : “Ezin-etorri” Formularioa

  • Ikastolak antolatutako ekintzengatik (irtenaldiak…) ez bada haurra jangelara joango, ez da abisatu beharrik. Kasu horietan, Ikastolako arduradunak beraiek arduratuko dira egun horretako jangela ez kobratzea.

ALTAK ETA BAJAK

  • Izen-ematea, gutxienez, jangela erabili nahi den egunaren bezperan, 13:00 baino lehen, egin behar da, beheko dagokion formularioa bete eta bidalita.
  • Baja ematea ere, gutxienez, jangela utzi nahi den egunaren bezperan, 13:00 baino lehen, egin behar da, beheko dagokion formularioa bete eta bidalita.

FORMULARIOAK

Erabiltzaile finkoa: “Alta emateko” / “Baja emateko”

Egun solteak: “Alta emateko” / “Baja emateko”