Slide

ZERBITZUAK

Slide

ZERBITZUAK

JANGELA

JANGELA

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

  • Lau jangela: Bazkardokoak (HH 2-3, HH 4-5 eta LH 1-2) eta Txistokikoa (LH 3-4-5-6 eta DBH)
  • Dieta orekatuak eta osatuak, umeen adinaren arabera prestatuak.
  • Dieta desberdinak jarraitzen dituzten umeentzat menu bereziak.
  • Aisialdiko jarduerak bazkaldu ostean, begiraleekin.
  • LH-DBH MENUAK ikusteko KLIK HEMEN
  • HH 2-5 MENUAK ikusteko  KLIK HEMEN
  • Txistokiko jangela-arauak ikusteko KLIK HEMEN
  • Jangelako tramite guztiak (Altak, Bajak, Ezin-etorriak, Aldaketak, Egun solteak...) egiteko formuarioak, sarrera-orrian antolatuta dugun "Zerbitzuak altak-bajak" atalean aurkituko duzu
  • Jangelako bazkaltiarren txandak erabiltzaile kopuruaren arabera antolatuko ditugu. Horregatik, ikastolak ezingo du bermatu ikaslea eguerditako ikastolaz kanpoko ekintzetara iritsiko denik.

Comedores escolares: acompañar las comidas | EnFamilia

1. Erabiltzaile Finkoak

2. Noizbehinkako erabiltzaileak

GOIZ-TXOKO

GOIZ-TXOKO

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

  • Goizeko 7:30 eta 9:00 bitartean
  • 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (LH 6 arte)
  • Gutxienez 6ko taldea osatu behar da.
  • Aisialdiko begiraleek zaindu eta artatzen dituzte haurrak.
  • Goiz-txokoko tramite guztiak (Altak, Bajak, Ezin-etorriak, Aldaketak, Egun solteak…) egiteko formuarioak, sarrera-orrian antolatuta dugun “Zerbitzuak altak-bajak” atalean aurkituko duzu.

1. Erabiltzaile Finkoak

2. Noizbehinkako erabiltzaileak

ESKOLA GARRAIOA

ESKOLA GARRAIOA

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

  • Zerbitzu diskrezionala, La Salle Berrozperekin batera.
  • Plazak mugatuak.
  • Ordutegia eta geltokiak, HEMEN
  • Izen-emateak, gutxienez, aurreko egunean, 13:30 baino lehen, idazkaritzako telefonoan: 943 593 525 edo posta elektroniko bidez andoain@ikastola.eus-era idatzita.

1. Erabiltzaile finkoak

  • Izena ematen denetik ekainera artekoko konpromisoa hartzen da.
  • Eskatzen diren bidaiak ekainera bitarte kobratuko dira, baita zerbitzua erabiltzen ez bada ere.
  • Bidaia bakoitzeko 1,50 € ordainduko da.

2. Noizbehinkako erabiltzaileak

  • Eskaera bezperako 13:30ak baino lehen egin behar da.
  • Bidaia bakoitzeko 2 € ko ordainduko da.

ORDUTEGI ZABALA

ORDUTEGI ZABALA

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

  • Ohiko eskola egunaz kanpoko egunetan.
  • Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urtekoentzat.
  • Irekiera: iraileko lehen astean, Gabonetako eta aste santuko oporretan, ekaineko azken astean eta uztailean.
  • Izen-ematea: ordutegi zabala eskaintzen den aldi bakoitzean egin ahal izango da.
  • 6ko taldea osatu behar da.

FAMILIA ESKOLA

FAMILIA ESKOLA

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

Gurasook askotan esan ohi dugu seme-alabak gida libururik gabe etortzen direla eta eguneroko martxan makina bat zalantza izaten dugu eskaintzen diegun heziketaren inguruan. Bestalde, gaur egungo bizimodu azkar honetan pentsatzeko denbora askorik ere ez dugu izaten eta ahal dugun moduan erantzuten diegu gure seme-alaben beharrei.

Familia Eskolak hausnarketarako gune bat izan nahi du, aldi berean gai interesgarri eta garrantzitsuei buruzko orientabideak eta aholkuak eskainiz.

Horretarako, zenbait hitzaldi eta tailer antolatzen ditugu, gai hauetan adituak diren profesionalak ekarriz. Familia Eskolaren antolaketan zenbait irakasle eta gurasok hartzen dugu parte eta gure helburu garrantzitsuena, familientzat benetan interesgarriak diren gaiak jorratzea da.

Horregatik, zuen proposamenak gustora jasoko ditugu eta ikasturte honetan ez bada, (aurtengo plangintza nahiko aurreratua baitugu) beste batetan aintzakotzat izango ditugula ziur izan.

Ikasturtean zehar proposamen edo komentarioren bat egin nahiko bazenigute, helbide elektroniko honetara bidal dezakezue: familiaeskola@andoainikastola.eus

A!, eta animatu parte hartzen gure aurtengo egitarauan!

2024-25 EGITARAUA

LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIA

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

  • Ikastolako lanak egin edota irakurtzeko.
  • Egunak: Astelehena – Asteartea – Osteguna
  • Ordua: 15:30 – 17:30