- Lau jangela: Bazkardokoak (HH 2-3, HH 4-5 eta LH 1-2) eta Txistokikoa (LH 3-4-5-6 eta DBH)
- Dieta orekatuak eta osatuak, umeen adinaren arabera prestatuak.
- Dieta desberdinak jarraitzen dituzten umeentzat menu bereziak.
- Aisialdiko jarduerak bazkaldu ostean, begiraleekin.
- Gurasoei hileroko menuaren berri ematen zaie.
- LH-DBH MENUAK ikusteko KLIK HEMEN - HH 2 urteko menuak - HH 3-5 urteko menuak
- Txistokiko jangela-arauak ikusteko KLIK HEMEN
- Bi erabiltzaile mota:
1. Ohiko erabiltzaileak: astean behin, bitan, hirutan, lautan edo egunero joateko ikasturte osorako izena ematen dutenak. 6€ eguneko. Joan behar ez dutenean, bezperan 13:30ak baino lehen idazkaritzara deituz (943593525) edo idatziz (andoain@ikastola.eus) gero, egun hori ez da kobratuko. Hilabete bakoitzean jangela erabilitako egunak kobratuko dira (ez da hileko kuota finkorik izango)
2. Aldizkako erabiltzaileak: izena emateko edo eskatutako eguna bertan behera uzteko, bezperan 13:30ak baino lehen idazkaritzara deitu (943593525) edo idatzi (andoain@ikastola.eus). 7€ eguneko.
Jangelako bazkaltiarren txandak erabiltzaile kopuruaren arabera antolatuko ditugu. Horregatik, ikastolak ezingo du bermatu ikaslea eguerditako ikastolaz kanpoko ekintzetara iritsiko denik.