Negu giroko tenperaturekin iritsi zaigu Udaberria eta ikastolan urtaro honi ongi etorria egin diote. Urtaro bakoitzak dauzka bere berezitasunak baina egia da, udaberriak berarekin dakarren argitasunak, eguzki izpien goxotasunak eta paisaia koloretsuek egunak alaitzen dizkigutela.
Haur Hezkuntza 3 urtekoak, hau dena landu asmoz eta urtaro honen ezaugarri paregabe horiek ezagutzeko helburuarekin, gelan nahiz gelaz kanpo, hainbat ekintza burutuz dabiltza. Gure helburuetako bat paisaian eman daitezken aldaketak ikustea da eta baita honekin erlazionatutako abesti eta poesia berriak ezagutzea ere.
Oraingoan guk ezagutu berri dugun olerki hau errezitatzera gonbidatu nahi zaituztegu, espero dugu zuen gustukoa izatea.
Udaberri politta igaro guztiok.