TREBETASUNETATIK LANBIDEETARA

Oraingoan Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleok gure trebetasunetan jarri dugu begia eta hazten goazen neurrian gero eta trebeagoak garela ikusi dugu. Batzuk abilak gara dantzan, besteak abesten, beste batzuk idazten, kiroletan…. eta horrelaxe makina bat trebetasun zerrenda ditzakegu.

Trebetasun hauekin zer lanbidetan ari gaitezkeen pentsatu dugu eta etxekoei beraien lanbideen inguruan galdetu diegu. A zer lanbide ezberdin pila dauzkaten!

Gaur bisita polita izan dugu. Guraso batzuk beraien lanbideen inguruan azalpenak ematera etorri zaizkigu.

Bai informazio interesgarria kontatu digutela!

Eskerrik asko etortzeagatik.

Zabaldu:
Instagram
Posted in ALBISTEAK.