
PROIEKTUAK

PROIEKTUAK
ONGI ETORRI ESKOLARA

ONGI ETORRI ESKOLARA

ONGI ETORRI ESKOLARA
ANDOAINGO KULTURARTEKO TALDE ERAGILEA
Proiektuaren helburua kultura aniztasuna lantzea da, kulturarteko ikuspegitik eta ikastolako irakasleen, familien eta ikasleen parte hartzearen bidez. Gure ikastolarekin batera, Gipuzkoako Haur eta Lehen Hezkuntzako beste 16 ikastetxeetan aurrera eramaten da.Proiektuak lan ildo desberdinak ditu, hala nola, ikerketa, sentsibilizazioa, formakuntza eta esku-hartzea ikasgelan eta familiekin.
FAMILIA LAGUNA PROGRAMA
Familiak protagonista dituen esku-hartze programa bat da, eta beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familien harrera, kulturarteko harremanak eta euskarara hurbiltzea ditu helburu. Horretarako, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiekin harremanetan jarri eta elkartzen ditu. 2022-23 ikasturtean, Andoaingo 38 familiek parte hartu zuten denera.
Talde hau Andoaingo lau eskoletako zuzendaritzek, gurasoek, hainbat elkarte eta erakundeek, udal ordezkariak eta proiektuko kulturarteko bitartekariak osatzen dute. Hilabetean behin biltzen da, Andoainen kulturartekotasuna lantzeko aurrera eramango diren ekintza desberdinak koordinatzeko eta kultura aniztasunaren inguruan hausnartzeko.
PARTE HARTU!
Ongi Etorri Eskolara proiektuaren balioetako bat eskolako familien inplikazioa da, kulturarteko harreman horiek ahalbidetzeko, arrazismoaren aurkako pedagogia lantzeko eta euskara eskola-komunitateko familia guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzeko. Horretarako, hainbat modutan parte har dezakezue proiektuan:
- Familia Laguna gisa: Har ezazu parte boluntario euskaldun edo tokiko gisa, beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren eta haurrak zure seme-alaben ikasgela berean dituzten familiei akonpainatzeko. Egokitze-prozesuan akonpainatu eta elkar ezagutza ahalbidetzeko. Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegi HAU eta zuekin harremanetan jarriko gara.
- Ekintza puntualetan parte hartuz: Su-artean Gure-artean ekimenean, kulturarteko liburuaren egunean, martxoak 21arekin loturik egiten diren ekintza desberdinetan, etab.
FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDAK
Jarraian duzuen estekan, Elkarrekin Kooperatibatik egindako “Familientzako baliabideen gidak” topa ditzakezue. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, ukranieraz eta rumanieraz itzulita. Erabili eta partekatu: https://www.ongietorrieskolara.org/baliabide-gidak/
Sare hauetan jarraitu dezakezue proiektua:
- Instagram: oeskolara
- Facebook: Ongietorri Eskolara
- Twitter: OEskolara
ELEANITZ

ELEANITZ

INGELESA 4 URTETIK AURRERA
Eleanitz proiektua 1991n abiatu zen. Euskal hiztun eleanitzak hezteko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasteko prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan biltzen ditu.
Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira eta Europa mailan saritutako materiala eskaintzen dute.
MATERIALAK ETA EZAUGARRIAK
Mailaz maila garapen ezberdina hartzen du Eleanitz proiektuak. Hona hemen ardatz nagusiak:
MATERIALA | EZAUGARRIAK | ||
HAUR HEZKUNTZA | 4 urte 5 urte | Ready for a story! | Ipuinak ardatz hartuta, antzerki bidez ahozko adierazpenen egitura eta hiztegi mota ezberdina ikasten dute. |
LEHEN HEZKUNTZA | 1, 2 | Hocus and Lotus | Antzerkia, ipuinetan ikasitako egiturak beste kontestuetan erabili, hizkuntza idatziari sarrera. |
3, 4 | Story Projects | Antzerkia eta istorio liburuxken alfabetatzea. Hizkuntza orokortu, gaiarekin lotutako lanak. | |
5, 6 | The Explorers | Proiektu bidezko lanketa. Autonomia, bakoitzaren hizkuntza erregistroa erabili. | |
DERRIGORREZKO BIKARREN HEZKUNTZA | 1, 2 | Subject Projects | Proiektuaren lana: materiala ikasgaietan zentratua. Sistematizazioa, zehaztasuna. |
3, 4 | Subject in English | Ikasgai batzuk ingelesez landuko dira. Ingelesaren erabilera ikastola barruan eta bertatik kanpo. |
ENJOY ENGLISH
Uztailean, Aita Larramendi Ikastolak Ikastolen Elkartearen eskutik antolatzen duen ekintza nagusiak ingelesezko izena du: Enjoy English. “Ingelesarekin goza ezazu”.
Helburua: ikasleak ikasturtean ikasitakoa udan sendotzea Britainia Handiko begiraleekin. Bitartekoak: Britainia Handiko begiraleak eta era dibertigarrian (eskulan, jolas, kanta, antzerki, kirol, ipuinak) ingelesez gozatzeko gogoa.
Nolabait, Ikastolan bertan martxan dagoen Eleanitz Proiektuaren jarraipen gisara planteatua dago udako hilabete hau. Enjoy English-en abantaila nagusia horixe da, jolas eginez ere, ingelesa erabiltzen dutela ikasleek.
Ikastaro honi amaiera emateko jaialdi bat antolatzen dugu, eta hainbat antzerki eta kanta eskaini. The final show izaten da gurasoei eskaintzen zaien jaialdiaren izena. Bertan, ikasle bakoitzari ikastaroan parte hartu duen agiria ematen zaio, eta begiraleari ere diploma ematen zaio.
FRANTSESA
Ikastolan Eleanitz frantsesa ere eskaintzen da, DBHko lau mailetan. ELIM moduko proiektuen bidez, ikasarloekin lotura eginez eta ikasleei erronka kognitiboak proposatuz lantzen da.
Ipar Euskal Herriarekiko komunikazio hizkuntza bezala euskara bultzatu behar bada ere, hango gizartearen zati batekin ere zein Frantziarekin loturak frantsesez egitea ezinbestekoa dela iritzita eskaintzen da frantsesa Ikastolan. Frantziar kulturaren oinarrizko ezagupena ere bada helburua.
Bi ardatz nagusi zaintzen dira ikasgaian:
- Elementu kulturala: frantses kulturarekin loturiko gaiak dira proiektuen muina.
- Elementu komunikatibo-funtzionala. Frantziarekiko komunikazioan sor daitezkeen harreman arruntetarako baliabideak eskaintzen dira.
ESKOLA AGENDA 2030

ESKOLA AGENDA 2030

Eskolako Agenda 2030 Ikastolaren eta bere ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.
Eskola jasangarriaren ziurtagiria du Ikastolak, gure ikasleek jasotzen duten ingurumen hezkuntza baliagarria dela adierazten duena.
Ikasleak ingurumen arazoekin sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du xede. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta Ikastolaren eta Ikastolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, Ikastolak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzeko.
ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 2030aren HELBURUAK?
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortu; gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
- Eskolan, etxean eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela.
- Arazo hauen hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
- Ikastetxea eta familia ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.
FAMILIAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?
- Eskolako Agenda 2030ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.
- Zuen zeme-alaben eguneroko bizitzan jarrera ekologiko bat indartuz; aurreko urtetan landutako gaiak (hondakinen kudeaketa, Klima aldaketa, paisaia,…) ere kontutan izanez eta haiei dagokien jarrerak betetzen jarraitu.
- Zuen kolaborazioa izaten jarraitzea espero dugu.
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

“Eskola Jasangarria” ziurtagiriak Eskolako Agenda 2030 programan nabarmendutako esperientziak goraipatzen ditu. Ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, Ikastolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozituz.
IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena. Blog bat dugu eta bertara aportazioak egiten dira urtean zehar.
2024-26 IKASTURTEA: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

Urteroko moduan, Eskolako Agenda 2030 programari eutsi diogu. Hurrengo bi ikasturteetan Garapen Jasangarrirako 11. Helburua landuko dugu: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK eta bere baitan IRISGARRITASUNA ETA BIZIKIDETZA izango dugu hizpide.
Bi ikasturteetan garatuko den proiektua izango da. Hori horrela, lehen ikasturtean Motibazioaren eta Diagnostikoaren faseak burutuko ditugu Ekintza Planaren Diseinua egiteko.
Eskola komunitateak irisgarritasuna eta bizikidetza gaiaren inguruan dugun erantzukizun pertsonala, egin ditzakegun hobekuntzak maila pertsonalean eta komunitate mailan… izango ditu aztergai.
Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera. BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!
Jarraian, datorren bi ikasturteetako Ekoordezkariak:
Lehen Hezkuntza:
- Kattalin San Sebastian
- Joar Iriondo
- June Uranga
- Hugo Correia
- Lander Rosco
- Elene Roca
- Ihintza Oyarzabal
- Alain Enriquez
- Ander Otaegi
- Aratz Astigarraga
- Iñaki Michelena
- Ekhi Ugalde
DBH:
- Asier Bienzobas
- Adei Mendizabal
- Jon Aranburu
- Alaia Cincunegui
- Danel Audicana
- Oihan Telletxea
- Irati Landa
- Hanna Flores
- Iker Horta
- AIheko Imaz
- Araitz Gil
2022-23 IKASTURTEA: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA
2022-23 ikasturtean, urteroko moduan Eskolako Agenda 2030 programari eutsi diogu. Hurrengo bi ikasturteetan Garapen Jasangarrirako 7. Helburua landuko dugu: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA eta bere baitan Energia, bizitzaren motorra izango dugu hizpide.

Bi ikasturteetan garatuko den proiektua izanik, metodologia aldaketa datorkigu. Hori horrela, lehen ikasturtean Motibazioaren eta Diagnostikoaren faseak burutuko ditugu Ekintza Planaren Diseinua egiteko.
Eskola komunitateak energiaren gaiaren inguruan dugun erantzukin pertsonala, bere jatorria, egin ditzakegun hobekuntzak maila pertsonalean eta komunitate mailan, energia berriztagarrien garrantzia… izango ditu aztergai.
Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera. BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!
Jarraian, aurtengo ikasturteko Ekoordezkariak:
Lehen Hezkuntza:
– 3. maila: Uxue Azkue, Ekain Matute eta Alazne Urruzuno.
– 4. maila: Iker Mariezkurrena, Nerea Korta eta Aide Esnaola.
– 5. maila: Libe Legarra, Maddi Uranga eta Adur Calonge.
– 6. maila: Irei Irazu, Oinatz Zatarain eta Gorka Macias.
DBH:
– 1. maila: Miren Esther Mendiola, Euken Ariztimuño eta Odile Igarriz.
– 2. maila: Oier Astigarraga, Oihan Galiñanes eta Unax Corbacho.
– 3. maila: Maddi Azpiroz, Neide Astigarraga eta Aratz Aldasoro.
– 4. maila: Lier Flores, Maryama Taleb eta Zuriñe Mujika.
2021-22 IKASTURTEA: ZELAIAK, LARREAK ETA LANDARE ITSUTASUNA

Aurten iaz ezagutzen hasitako 15. helburuarekin jarraituko dugu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Aurtengoan gai berria dugu eskuartean: Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna.

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera. BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!
Jarraian, aurtengo ikasturteko Ekoordezkariak:
Lehen Hezkuntza:
– 3. maila: Markel Alustiza, Jare Lizarralde eta Arhane Ayerbe.
– 4. maila: Malen Nuño, Iker Irigoien eta Alaitz Azkue.
– 5. maila: Luka Mayan, Paula Mediero eta Xabat Olano
– 6. maila: Aitor Lasa, Ane Ruiz de Gauna eta Hanna Flores.
DBH:
– 1. maila: Iker Horta, Oier Astigarraga, Oihan Galiñanes eta Maren Carrasco.
– 2. maila: June Alonso, Unai Gomez eta Ibai Belaunzaran.
– 3. maila: Nora Esnaola, Mara Seco eta Ander Quiroz.
– 4. maila: Unax Agirre, Noa Alvarez eta Beñat Bao.
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA
IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/
IRAES TALDEA: Markel Rabadan, Izaro Zuriarrain, Lore Sarasola, Alaitz Sagarzazu, Nahia Carredano eta Eneritz Morales.
2020-21 IKASTURTEA: BASOA
Abiatu berri dugun 2020-2021 ikasturtean, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.
Hemendik aurrera, eskolan egingo dugun lanketa 17 helburu hauetan oinarrituko da eta bi urteko iraupena izango du. Aurtengoan, hamabosgarren helburua izango dugu abiapuntua: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala da: “Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea”. Bi ikasturteetan, zehazki, BASOEN inguruan arituko gara.
Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere jasangarritasunaren trenera igotzera! BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!
Jarraian, aurtengo ikasturteko Ekoordezkariak:
Lehen Hezkuntza:
– 3. maila: Haizea Alustiza, Olaia Camio eta Alaia Etxaniz.
– 4. maila: Oihan Telletxea, Nahia Sanchez eta Leire Rodriguez.
– 5. maila: Oihane Asensio, Hugo Ugidos eta Naima Gonzalez.
– 6. maila: Jon Iparragirre, Ane Escribano eta Maddi Usarralde.
DBH:
– 1. maila: Xanet Manterola, Aratz Aldasoro eta Oihan Galiñanes.
– 2. maila: Nora Esnaola, June Azpiroz eta Ander Quiroz.
– 3. maila: Ander Galindo, Aitor Merino eta Izaro Audikana.
– 4. maila: Ioritz Jimenez, Naroa Zozaya eta Aiheko Barandiaran.
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA
“Eskola Jasangarria”ziurtagiriak Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak goraipatzen ditu. Ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, ikastolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozituz.
IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena. Blog bat dugu eta bertara aportazioak egiten dira urtean zehar.
IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/
IRAES TALDEA: Haizea Arnaiz, Noa Sanchez, Aitziber Zubeldia, Maria Aizpurua, Naia Galindo, Hugo Sanchez
2019-20 IKASTURTEA: PAISAIA
Baina ez da batere erraza paisaia zer den zehaztea, ikuslearen menpe baitago zeri arreta jarri. Bi multzoetan sailka ditzakegu paisaia desberdinak:
– Osagai naturalak (fisikoak eta biologikoak)
– Giza jatorriko osagaiak.
Guzti hau kontutan izanik, Andoain eta Ikastola inguruko paisaiak aztertuko ditugu, eta urteetan zehar inguru horiek izan duten eraldaketa.
Aurtengoan ere martxan gara jada, eta Ekoordezkariak aukeratu ditugu, baita Iraes taldea osatzen duten kideak ere.
Aurreko urtean bezala, ingurumenaren alde jarraituko dugu, denon artean paisaia atseginago bat lortze aldera.
2018-2019 IKASTURTEA: HONDAKINEN KUDEAKETA
Inoiz jarri al gara pentsatzen zer gertatzen ote den guk sortzen eta sailkatzen ditugun hondakinekin? Zein bide jarraitzen ote dute guk zaborrontzira bota ondoren? Zenbat zabor sortzen dugu? Zenbateko hondamendia sortzen du gure ingurumenean? Zenbat gaitz sortzen dizkigu? Eta…zer egin dezakegu guk, guzti hori ekiditeko eta hainbeste hondakin ez sortzeko?
Honi guztiari ekin diogu aurtengoan. Hasteko, Ekoordezkariak hautatu ditugu. Ea denon artean gure ohiturak aldatzen ditugun, ez baita garbiena gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena eta zabor gutxien sortzen duena baizik.
Bestalde, Udaletik gonbitea jaso genuen abenduan, duela bi urte hartutako konpromezuen inguruan mintzatzeko, eta han izan ginen. Aisi eremu batzuen berrikuntza proiektuak aurrera eramateko konpromezua hartu zuen Udalak, eta egun proiektu horien berri eman zigun, Udal teknikariekin batera: Doktor Huitziko jolasgunea, Skate Park-a,…
Animo guztiok, ez dugu eta lan makala!!
2017-18 IKASTURTEA: ALDAKETA KLIMATIKOA
Iazko ikasturteko gaiaren lanketarekin paraleloan jarraituko dugun arren, aurtengo gaia berria izango da. Aurten landu beharrekoa: Aldaketa klimatikoa. Gure ingurua zaintzea eta errespetatzea denon esku dagoenez, eta denen hobe-beharrez delako, oso kontutan izan beharreko gaia aurtengoa.
Geletan atera diren ingurumen ordezkariek (ekoordezkariak) eta talde sustatzaileko irakasleek INGURUMEN BATZORDEA osatuko dute. Batzorde hau, hiru hilero biltzen da gutxi gorabehera, eta Eskolako Agenda21 proiektua gauzatzeko eta ikasleen ideiak bideratzeko baliagarria da. Gurasoak ere gonbidatuak daude batzorde honetan parte hartzera. Norbaitek interesa badu, seme-alabaren tutoreari jakinaraziko dio.
Jarraian aurtengo ikasturteko EKOORDEZKARIAK:

- 3. maila : Laida Rabadan , Oihan Rosco , Aitor Moreno
- 4. maila : Olibia Montejo, Loraine Bergara, Unai Gomez
- 5. maila : Lander Fernandez, Gaizka Leal, June Azpiroz
- 6. maila : Leire Nuñez, Maddi Landazuri, Jon Areizaga

DBH
- 1. maila : Iker Oruezabala, Naroa Zozaya, Libe Irulegi
- 2. maila : Amets Vazquez. Ane Amenabar, Sara Villalba
- 3. maila : Zuriñe Mugika, Jokin Belamendia, Oier Irastorza
- 4. maila : Eñaut Egaña, Mirari Ucin.
Eskolako Agenda21 proiektua lau fasetan garatzen da Ikastola mailan:
1. SENTSIBILIZAZIO FASEA
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
- Bazkardo: Tutorek gaia aipatuko du eta jarraian bideo bat ikusiko dute. HHkoek marrazki bat ere margotuko dute
- LH Txistoki: gelako ordezkariak gaia aurkeztuko du eta jarraian bideo bat ikusiko dute.
- DBH: gaiaren aurkezpena EKOORDEZKARIEK
- Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
- Txoko berdeak osatu
- IRAES taldea sortu.
2. DIAGNOSTIKO-FASEA
Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetegi erantzun eta datuak bilduz.
3. EKINTZA PLANA
Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.
4. KOMUNIKAZIOA FASEA
Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta “Ikastolako Berriak” aldizkariaren bitartez.
HERRI MAILAN:
Eskola Agenda21 proiektua Ikastolan lantzeaz gain, herri mailan ere parte hartzen dugu. Udalarekin lankidetzan zenbait jarduera burutzen dituzte ikasle guztiek eta herri mailako diagnostiko bat burutzen da. Diagnostikoa eta datu bilketaren ostean, Ikastolako EKOORDEZKARIAK eta talde sustatzaileko irakasleak Urigain kultur etxera joaten dira ESKOLA FOROetan parte hartzera. Eskola foroetatik konpromiso eta eskaerak adosten dira eta UDALBATZA egunean, Udalari helarazten zaizkio.
Beste zenbait ekintza ere gauzatzen dira urtero:
- Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
- Irteerak egingo ditugu gure ingurunea hobeto ezagutzeko: Ekainberri,Leitzaran, Aduna, Ibiurko urtegira, HHkoak Kristina eneara, Ekogunera,
- Astigarragako sagardo etxera, Arditurri eta Luberri.
- Herri mailako jarduerak egingo dira.
- 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
- Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
- IRAES sarean parte hartuko dugu.
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA
Iazko ikasturterako erronka, duela 4 urte eskuratu genuen ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA berritzea genuen. Horretarako, txosten bat prestatzeaz gain, auditoria bat pasa genuen martxoa aldera. Azkenik, berri onak izan genituen eta Ikastolako Aldizkariko azken alean ikusi bezala, ziurtagiria eskuratu genuen. Beraz, ESKOLA JASANGARRI izango gara hurrengo lau ikasturteetan.
“Eskola Jasangarria”ziurtagiriak Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak goraipatzen ditu. Ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, ikastolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozituz.
IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta,jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena. Blog bat dugu eta bertara aportazioak egiten dira urtean zehar.

IRAES TALDEA
Xabier Alonso, Urtzi Artola, Olaia Azurmendi, Olaia Cillero, Ane Lazcano, Goizane Otegui, Ander Otxoa.
2016-17 IKASTURTEA: HERRI JASANGARRIA ETA AISIALDIA
Iazko ikasturteko gaiari jarraipena emanaz, aurten, gaia errepikatuko dugu: Herri jasangarria eta aisialdia. Baina izenak dioen bezala, ikuspuntu arkitektoniko batetik izan ordez (iaz horrela izan zen), aisialdian zentratuko gara aurten.
Geletan atera diren ingurumen ordezkariek (ekoordezkariak) eta talde sustatzaileko irakasleek INGURUMEN BATZORDEA osatuko dute. Batzorde hau, hiru hilero biltzen da gutxi gorabehera, eta Eskolako Agenda21 proiektua gauzatzeko eta ikasleen ideiak bideratzeko baliagarria da. Gurasoak ere gonbidatuak daude batzorde honetan parte hartzera. Norbaitek interesa badu, seme-alabaren tutoreari jakinaraziko dio. Jarraian aurtengo ikasturteko EKO-ORDEZKARIAK:
3. maila : M, M eta M
4. maila : Ixiar Alkain eta Malen Ariztimuño
5. maila : M, M eta M
6. maila : M, M eta M
DBH
1. maila : Mikel Igarategui, Nahia Galindo, Ander Urretabizkaia
2. maila : Unai Espín, June Igerategi, Mikel Maiza
3. maila : June Miner, Mirari Ucin
4. maila : Koldo Ponce, Goiatz Salvador
Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:
1. SENTSIBILIZAZIO FASEA
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
- Bazkardo: gustatuko litzaieken patioa marraztuko dute haurrek.
- LH Txistoki: gaiaren aurkezpena tutoreek
- DBH: gaiaren aurkezpena EKOORDEZKARIEK
- Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
- Txoko berdeak osatu
2. DIAGNOSTIKO-FASEA
Bazkardo: gustatuko Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetetgi erantzun eta datuak bilduz.
3. EKINTZA PLANA
Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da. .
4. KOMUNIKAZIOA FASEA
Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta “Ikastolako Berriak” aldizkariaren bitartez.
Herri mailan:
Eskola Agenda21 proiektua Ikastolan lantzeaz gain, herri mailan ere parte hartzen dugu. Udalarekin lankidetzan zenbait jarduera burutzen dituzte ikasle guztiek eta herri mailako diagnostiko bat burutzen da. Diagnostikoa eta datu bilketaren ostean, Ikastolako EKOORDEZKARIAK eta talde sustatzaileko irakasleak Urigain kultur etxera joaten dira ESKOLA FOROetan parte hartzera. Eskola foroetatik konpromiso eta eskaerak adosten dira eta UDALBATZA egunean, Udalari helarazten zaizkio.
Beste zenbait ekintza ere gauzatzen dira urtero:
- Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
- Irteerak egingo ditugu gure ingurunea hobeto ezagutzeko: Ekainberri, Leitzaran, Aduna, HHkoak Kristina eneara, Ekogunera, Astigarragako sagardo etxera…
- Herri mailako jarduerak egingo dira.
- 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
- Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA
Aurtengo ikasturterako erronka, duela 4 urte eskuratu genuen ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA berritzea izango da. Horretarako, txosten bat prestatzeaz gain, auditoria bat pasa beharko du Ikastolak martxoa aldera.
“Eskola Jasangarria”ziurtagiriak Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak goraipatzen ditu. Ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, ikastolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozituz.
IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena. Blog bat dugu eta bertara aportazioak egiten dira urtean zehar.

2015-16 IKASTURTEA: HERRI JASANGARRIA
Herri jasangarria dugu Eskola Agenda 21en barruan aurtengo gaia. Gaia oso zabala da eta ikuspuntu desberdinak lantzeko aukera emango digu. Gainera, aurreko urteetan landutako gaiak integratzeko aukera izango dugu, hala nola, mugikortasun jasangarria, elikadura jasangarria eta biodibertsitatea. Andoain herriaren antolaketa espaziala eta horren zergatia aztertzea interesgarria da eta baita nolako eboluzioa izan duen herriak azken urteetan ere.
Urtero bezala, zenbait ekintza burutuko ditugu gai hau ardatz hartuta, ingurumen hezkuntzaren barnean. Ekintza hauek burutzeko ikasle ordezkariekin eta irakasleekin ingurumen batzordea osatu dugu. Jarraian aurtengo ikasle ordezkari batzuk ageri dira:
3. maila : Mara Seco, Alaitz Artola, Malen Ariztimuño
4. maila : Iraitz Guisado, Noa Alvarez, Unai Ulanga,
5. maila : Irati Caballero, Julen Gaztañaga, Urko Otamendi
6. maila : Andoni Alonso, Lide Bengoetxea, Xabier Ucin
DBH
1. maila : Aitor de Agueda, June Igerategi, Beñat Huizi
2. maila : Nora Blasco, Mirari Ucin
3. maila : Iker Suarez, Ander Dieguez
4. maila : Ainhoa Manterola, Maider Callejón
Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:
1. SENTSIBILIZAZIO FASEA
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– Bazkardo: kartelak egin dituzte ikastolako patioa txukun mantentzeko oharrekin.
– LH Txistoki: gaiaren aurkezpena egin zaie: ikus aurkezpena
– DBH: gaiaren aurkezpena egin zaie: ikus aurkezpena
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
2. DIAGNOSTIKO-FASEA
Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetetgi erantzun eta datuak bilduz.
Hona hemen, DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA
3. EKINTZA PLANA
Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.
4. KOMUNIKAZIOA FASEA
Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta “Ikastolako Berriak” aldizkariaren bitartez.
Aipaturiko faseez gain, beste zenbait ekintza ere burutuko dira ikasturtean zehar:
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Herri mailako jarduerak egingo dira.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joango dira Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
– Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
– IRAES sarean parte hartuko dugu.
IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

2014-15 IKASTURTEA: ELIKADURA JASANGARRIA
Aurtengo Agenda21eko gaia ELIKADURA JASANGARRIA da. Urtero bezala zenbait ekintza burutuko ditugu gai hau ardatz hartuta, ingurumen hezkuntzaren barnean. Ekintza hauek burutzeko ikasle ordezkariekin eta irakasleekin ingurumen batzordea osatu dugu. Jarraian aurtengo ikasle ordezkari batzuk ageri dira:
Lehen Hezkuntza
3. maila : Unax Agirre, Iñaki Lopez de Muniain, Oier Solana
4. maila : Ikerne Jorge, Xabat Miner, Irati Sanchez
5. maila : Nahia Agudo, Ander Nuñez, Mikel Igarategi
6. maila : Peru Alkain, maialen Igarategi, Jokin Jauregi
DBH
1. maila : June Miner, Mirari Ucin
2. maila : Iker Suarez, Ander Dieguez
3. maila : Ainhoa Manterola eta Nagore Huizi
4. maila : Aitor Castro, Eguzkiñe Martinez

Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:
1. SENTSIBILIZAZIO FASEA
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– HH-LH1 eta 2: gaiari loturiko fitxak koloreztatu dituzte eta ipuin bat landu dute.
– LH: gaiaren aurkezpena egin zaie. Zenbait jokutan ere ibili dira, gaiarekin lotuta
– DBH: gaiaren aurkezpena egin zaie eta bideotxo batzuk ikusi dituzte.
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
2. DIAGNOSTIKO-FASEA
- HH-LH1 eta 2: gurasoei etxeko elikadura ohiturei buruzko galdetegia pasa zaie.
- LH-DBH: ikasleek era digitalean beraien elikadura ohiturei buruzko galderak erantzun dituzte.
3. EKINTZA PLANA
Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.
4. KOMUNIKAZIOA FASEA
Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web orriaren bidez eta Ikastolako berriak aldizkariaren bitartez.ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.
Aipaturiko faseez gain, beste zenbait ekintza ere burutuko dira ikasturtean zehar:
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Herri mailako jarduerak egingo dira.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joango dira Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
– Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
– IRAES sarean parte hartuko dugu.
IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan. Kurtsoan zehar hainbat jarduera burutuko dira eta amaieran ikasle topaketetan parte hartzeko aukera izango dugu.
Jarraian dagoen argazkian, aurtengo IRAES taldekideak ageri dira.

Ainhoa Manterola, Iker Suarez eta Eguzkiñe Martinez.
IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

ELIKADURA OSASUNGARRI ETA JASANGARRIA
Gelan aurkezpenak, hitzaldiak eta era guztietako ekimenak izan ditugu baina, era berean, herri mailako diagnostikoa egin dugu. Egoera hobetu beharrean gaudenez, hainbat hobekuntza proposatu eta, noski, guk ere hainbat konpromiso hartu ditugu. Lortutako emaitza hauek guztiak herri mailan eztabaidatu ditugu hiru foro desberdinetan eta, ondoren, udal ordezkariei aurkeztu dizkiegu txosten batean.
Honi erantzunez, alkateak, Udalaren esku dagoen eta aurrekontuak baimentzen dituen hainbat ekimen burutzeko konpromisoa hartu du. Hurrengo lerroetan, bide honen emaitza laburbiltzen da.
Zer egiteko prest gaude?
- Beharrezkoa dena soilik erosiko dugu eta ez dugu janaria alperrik galduko.
- Plastiko gutxiago erabili, zabor gutxiago sortuko eta gehiago birziklatuko dugu.
- Ez dugu zaborrik lurrera botako.
- Gurasoei zigarroak lurrera ez botatzeko esango diegu.
- Gure zakurren kakak bilduko ditugu.
- Parkeetako jolas-lekuak eta tramankuluak ondo erabiliko ditugu.
- Animaliak, landareak, zuhaitzak, lorategiak, baratzak eta natura errespetatuko ditugu.
- Kaleetan ez dugu pixarik egingo.
- Elikagaien etiketak begiratu eta ekologikoak zein baserrietakoak lehenetsiko ditugu.
- Erosketak herriko denda txiki, azoka eta zuzenean baserritarrei egiteko esango diegu gurasoei.
- Baserritarren lana errespetatu eta mirestuko dugu.
- Elikadurari buruzko informazioa jaso eta zabalduko dugu.
- Baratzak jarri eta haziak ereingo ditugu.
- Entsalada errezetak prestatu eta fruta zein barazki gehiago jango dugu.
- Ondo gosaldu eta orduz kanpo gutxiago jango dugu.
- Baserria zein landalurra ezagutu, gozatu eta errespetatzeko neurriak hartzea, adibidez, museo bat egin edo erakustaldiak prestatu, bisitak antolatu, oinezko bide eta parke gehiago sortu, landalurra txukun mantendu e.a.
- Herriko dendatan elikagai jasangarriak zein osasungarriak saldu eta bilduki gutxiago erabiltzeko neurriak hartu eta kanpainak egitea.
- Barazki zein fruta gehiago jan eta kirola zein jarduera osasuntsuak sustatzeko kanpainak egitea.
- Auzo eta herriguneko denda txikiak laguntzea.
- Baserritarrak eta elikagai ekologikoak lagundu, adibidez, diru-laguntzak emanez, eguneko esnea saltzen duen makina jarriz, dendatan elikai hauek sustatuz, azokak edo txapelketak antolatuz eta salmenta zuzena bultzatuz.
- Landalurrean harrobiak, eraikuntza eta azpiegiturak galeraztea.
- Lorategi eta zuhaitz gehiago jartzea eta zaintzea.
- Etxeko balkoietan lore eta landareak jartzera animatzea jendea.
- Bostgarren edukinontzia jartzea, konposta egitea, zaborrontzietan sailkatzeko aukera ematea eta birziklatzeko kanpainak egitea.
- Txakurrentzat parkeak jartzea eta txakur gorotzen arazoa konpontzea.
- Baratza ekologikoak sortu eta langabezian daudenei eskaintzea.
- Iraungitzear dauden produktuak behardunei eskaintzea.
- Baserri eta landalurrak babesteko politikak ezarri eta mendia txukun mantentzeko kanpainak egingo ditu.
- Gure baserri, nekazaritza eta abeltzaintza lanek, ingurumena babesten eta gure osasunean duten eragina ezagutzera emateko ekimenak bultzatuko ditu.
- Denda, azoka eta supermerkatuetan elikagai jasangarriak eta osasungarriak saltzeko kanpainak egingo ditu, batez ere, bertako baserritarrenak.
- Barazki zein fruta gehiago jateko eta kirola zein jarduera osasuntsuak sustatzeko kanpainak egingo ditu.
- Bertako baserritarren elikagaiak eta elikagai ekologikoak bultzatuko ditu jatetxeetan, bertako dendatan eta azokan, adibidez, txapelketak antolatuz edo salmenta zuzena bultzatuz.
- Erabiltzen ez diren eremuetan baratza ekologikoak jarri eta langabezian daudenei eskainiko dizkie.
- Supermerkatu eta dendatan billduki gutxiago erabiltzeko neurriak hartzen jarraitzeko kanpainak egingo ditu.

2013-14 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA
Urtero bezala, gure Ikastolak ingurumenarekin duen konpromezuari jarraiki, AGENDA 21eko hainbat ekintza burutuko ditugu, Ikastolan zein herri mailan. Aurtengo gaia MUGIKORTASUN JASANGARRIA da. Jarduera horiek koordinatzeko lan taldea osatu dugu eta irakasleez gain gela bakoitzean Agenda 21eko ordezkari bat egongo da.
Jarraian, ikasturte honetako Agenda 21ko ikasle ordezkariak ageri dira.
INGURUMEN BATZORDEA
Lehen Hezkuntza
3. maila : Alaitz Sagarzazu, Markel Salgado, Markel Rabadán
4. maila : Leire Iturralde, Alaia Puente, Daniel Rivas
5. maila : Aitor de Agueda, Jokin Belamendia, Iratí Irastorza
6. maila : Maddi Bekarte, Jonatan Dual
DBH
1. maila : Olaia Azurmendi, Xabier Huizi
2. maila : Udane Carrera, Isune Perales
3. maila : Manu Olazabal, Iker Hernandez
4. maila : Izaskun Olasagasti
JARDUERA NAGUSIAK
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.

Aita Larramendi Ikastola, Ikastola jasangarria da, izan ere, hau baieztatzen duen ziurtagiria jaso genuen iaz. Ziurtagiriari esker, IRAES sareko partaide gara.
IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan.
Kurtsoan zehar hainbat jarduera burutuko dira eta amaieran ikasle topaketetan parte hartzeko aukera izango dugu.
Abentura berri honetan DBH 2, 3 eta 4ko sei ikasle murgildu dira, hor ondoan argazkian ageri direnak, hain zuzen. Gure Ikastolak aurten 50 urte betetzen dituela aitzakitzat hartuz, 50. urteurreneko logoarekin ageri da gure IRAES taldea: Endika Treku, Ainhoa Manterola, Maider Callejón, Eguzkiñe Martinez, Odile Txueka eta Markel Barranco.

Bertan, egindako lanak azaltzeaz gain, sarearen nondik norakoak ageri dira.

2012-13 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA
Aurten Eskola Agenda 21 programaren barruan landuko den gaia BIODIBERTSITATEA izango da. Biodibertsitatea, lurrean ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasuna eta aniztasuna da. Gai hau lantzeko ikasleen laguntza behar dugu; eta horretarako gela bakoitzean, ordezkari bat aukeratu dute. Lanketa hau burutzeko sentsibilizazioarekin hasiko gera eta ondoren ikastolako eta herriko diagnostikoa egingo dugu. Diagnostiko amaitzean, hobekuntzak eta proposamenak idatziko ditugu eta hauek burutzen saiatuko gara. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:
INGURUMEN BATZORDEA
Lehen Hezkuntza
3. maila : Beñat Esnaola / Olatz Dieguez / Damien Pierre Kelly
4. maila : Nahia Galparsoro / Jone Goiaran / Ekaitz Alkorta
5. maila : Julen Infante / Irati Gutierrez
6. maila : Eneko Urruzuno / Oier Otamendi
DBH
1. maila : Maider Oiartzabal / Leila Txueka
2. maila : Mikel Carredano / Asier Iraola
3. maila : Imanol Usandizaga / Eneko Bengoetxea
4. maila : Alejandro Ugalde / Eukene Galvez
JARDUERA NAGUSIAK
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– Azterkosta programan parte hartuko dugu.
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
2011-12 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA
Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten BIODIBERTSITATEA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke. Aurreko urteetan bezala Txistokiko eta Bazkardoko LH gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:
INGURUMEN BATZORDEA
Lehen Hezkuntza
3. maila : Unai Pernas – June Igarategi – Maialen Goñi
4. maila : Iñigo Uria – Klaudia Zumelaga
5. maila : Iuri Etxeberria – Haize Lasa
6. maila : Leire Izaguirre – Leila Txueka
DBH
1. maila : Oier Etxeberria- Iruri Vilela
2. maila : Maddi Etxeberria
3. maila : Alejandro Ugalde
4. maila : Enara Treku
JARDUERA NAGUSIAK
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALA
- LH: ikasleek Basurdetxoren ipuina irakurriko dute.
- DBH: Biodibertsitate kulturala eta Andoaingo landaretza eta animaliei buruzko bi aurkezpen ikusi dituzte.
- Batxilergoa: Aitorrek eta Laurak egin behar duten bidaiaren aurkezpena. Bere blogean jarraitu daiteke (http://plntat1.wordpress.com/).

2010-11 IKASTURTEA
Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten ALDAKETA KLIMATIKOA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke. Aurreko urteetan bezala Txistokiko gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:
INGURUMEN BATZORDEA
Lehen Hezkuntza
3. maila : June Hernandez – Aitor Morales
4. maila : Ander Dieguez – Goizane Otegi
5. maila : Arkaitz Amenabar – Iker Loyarte
6. maila : Mikel Aranalde – Iruri Vilela
DBH
1. maila : Ander Setien
2. maila : Itziar Alzuguren
3. maila : Shua Lasa
4. maila : Elixane Jauregi
JARDUERA NAGUSIAK
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– 2. eskuko objetuen azoka herri mailan. (DBH 4)
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Liburuaren eguna (apirilak 23) ospatzeko, 2.eskuko liburuen azoka.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALA
Jarraian, gaiari buruz, oinarrizko informazio gisa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburuarekin, erabiliko ditugun 3 dokumentu aurkezten eta eskaintzen dizkizuegu:
Lehenengoa, Unesco etxeak prestatuako dokumentu bat da. Bertan, berotegi efektua, lurrazaleko tenperaturen aldaketak, klima aldaketaren arrazoiak eta ondorioak eta guztion erantzunkizunari buruz informatzen digute. IKUSI HEMEN
Bigarrena, DBH eta LHko ikasleek geletan ikusi duten aurkezpena da. Bertan, energiaren erabilera, uraren erabilera, garraioaren erabilera eta guk egin dezakegunaren inguruko aurkezpena dugu. IKUSI HEMEN
Hirugarren dokumentua, Lurra planetak LHko ikasleei idatzitako gutun bat da. IKUSI HEMEN
Maiatzaren 5ean, Andoaingo ikastetxeetako ordezkariak eta udal ordezkariak bildu ziren Andoaingo udaletxean. Bertan, Aita Larramendi ikastolako, La Salle-Berrozpeko, Ondarretako eta Leitzarango Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasle ordezkariek parte hartu zuten. Ordezkari hauek, Eskola Agenda 21aren inguruan lortutako emaitzak azaldu zituzten udalaren aurrean.
Urtean zehar jarduera asko egin dituzte ikasleek Klima-aldaketaren inguruan; batez ere biodibertsitatea, hondakinak, mugikortasuna eta energia aztertu dituzte Andoain herrian.
Azterketa guzti horiek burutu ondoren, Andoaingo egoera hobetzeko proposamenak idatzi eta udalaren aurrean aurkeztu dituzte.
Proposamenez gain, ingurugiroa hobetzeko ikasleek hartuko dituzten konpromisoak azaldu zituzten.

2009-10 IKASTURTEA
Aurten ere EA21 programari dagokion lanketari ekin beharko diogu guztiok. ENERGIA izango da aurtengo gaia eta, horren inguruan, arlo desberdinetan egin genezakeen lanketa bideratzea egokituko zaigu.
Gaia, ikuspegi zabalenean hartuko dugu eta, maila eta arloari dagokion programazioetan agertzen den lanketarekin erlazionatuko dugu behin eta berriro.
Bestela, egokia deritzogun unean, lanketa horri tartetxo bat bideratzea eskatzen zaigu.
Ikastolako ENERGIAren kudeaketari dagokionez, ikasle ordezkarien bidez bideratuko dugu.
2008-09 IKASTURTEA
Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten ere URA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke.Aurreko urteetan bezala Txistokiko gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:
LEHEN HEZKUNTZA
3. maila : Uxue Marzol – Ane Miren Barron
4. maila : Ane Alonso – Jon Carballo
5. maila : Irati Oiartzabal – Klaudia GonzaleZ
6. maila : Alejandro Ugalde – Iker Hernandez
DBH
1. maila : Marta Ollacarizqueta – Amaia Oiartzabal
2. maila : Ane Amutxastegi – Elixane Jauregi
3. maila : Lontxo Santa Kruz – Iñaki Alzuguren
4. maila : Iker Lizeaga – Uxue Sanchez
2009 ko maiatzaren 28an Udaletxean egindako Udalbiltzan egin zen aurkezpen hau. Bertan, Andoaingo ikasleek kalean egindako lanketaren ondorioak azaltzen dira. Hiru zatitan banatuta daude:
– Herrian egindako diagnosia
– Ikasleen proposamenak
– Ikasleen konpromezuak
Ea konpromezu hauek guztionak bihurtzen diren.

EMOZIOEN HEZIKETA

EMOZIOEN HEZIKETA

Ikasleek landuko dituzten emozio trebetasunak
Emozio hezkuntza lantzeko programek garrantzia ematen diote emozioen kontzientzia hartzeari, eta emozio erregulazioari, horretarako proposatzen dute giza eta bizitzarako trebetasunak garatzea norberaren hazkundea eta gizarteratzea prozesua egokiagoa izan dadin.
Programaren garapenerako konpetentzia emozionalak hiru bloketan sailkatu ditugu:
- Lehenik, trebetasun intra-pertsonalak: auto-kontzientzia, autorregulazioa eta autonomia, bertan autoestima eta auto-motibazioa barneratuta egongo lirateke.
- Bigarren sailean trebetasun inter-pertsonalak eta giza trebetasunak jasoko ditugu: oinarrizkoak: entzuketa, eskaerak egin, eskertu..; asertibitatea; enpatia; gatazken trataera.
- Hirugarren eta azkenean egongo lirateke bizitzarako trebetasunak: auto-planifikazioa, bizitzarako proiektua; erabakiak hartzeko gaitasuna.
EMOZIO TREBETASUNAK
TREBETASUN INTRAPERTSONALAK | TREBETASUN INTERPERTSONALAK (GIZARTE TREBETASUNAK) | BIZITZARAKO TREBETASUNAK |
---|---|---|
1. AUTOKONTZIENTZIA Norberaren emozioak eta besteenak ezagutu; pentsamendu, ekintza eta emozioen arteko desberdintasuna ulertuz. Norbere emozioak adierazi: hitza jarri... 2. AUTORREGULAZIOA 3. AUTONOMIA-AUTOESTIMA 4. AUTOMOTIBAZIOA | Pertsonen arteko harremanak errezten eta langiroa hobetzen laguntzen dituztenak 1. OINARRIZKOAK: ENTZUN… 2. KOMUNIKAZIOA –ASERTIBITATEA 3. ENPATIA 4. GATAZKAK | Helburu positibo eta errealistak jartzeko gaitasuna. 1. AUTOPLANIFIKAZIOA-BIZITZARAKO PROIEKTOA 2. ERABAKIAK HARTU |
Zer lortu nahi dugu proiektu hau martxan jarrita Ikastolan?
1. Emozio trebetasunen lanketa egin ikasleekin :
- Bakoitzari norbere nortasuna sortzen, norberaren burua ezagutzen eta onartzen hobeto lagundu ahal izateko.
- Nor bere nortasunean gela-talde baten partaide bezala ere kokatzeko.
2. Irakasleen talde lana bultzatu, ahalbideratu, eguneroko praktika aztertuz:
- Egiten dugun lanketaz ohartu hobekuntza bidean jartzeko.
- Eskola elkarteko maila guztien artean lotura koherentea bilatzeko.
Tutoreak bakarrik ez dira izango hezkuntza emozionala landuko dutenak, irakasle talde osoak lan egin ahal izateko, ondoko egoerak hartuko dira kontuan:
- Tutoretza programa
- Curriculum barruko zenbait jarduera
- Jarreren lanketa: gelaka eta banaka
3. Familiekin lotuta heziketa emozionaleko sentsibilizazio lana bideratu:
- Irakasleekin elkarlanean ikaslearen emozio trebetasunekiko oharpen eta lanketa gauzatzeko.
- Familia eskolaren bidez eta Adimen Emozionaleko proiektu honek eskaintzen dizkigun laguntzen bidez, gogoeta egin eta guraso bakoitzari bere hobekuntza bideak aukeratzen laguntzeko.
EUSKARAZ BIZI

EUSKARAZ BIZI

Euskara Ikastolen muina da.
Gure ikasleak etorkizuneko euskaldun eleanitzak dira eta hainbat hizkuntza ikasten jarraitzeari utzi gabe, euskaraganako atxikimendua izan dezaten nahi dugu.
ARGITXO, gure ikasleak Ikastolara sartzen diren momentutik ezagutzen duten iratxoa da. Ikastolen Elkarteak sortutako pertsonaia, ikasleekin batera hazten doa eta benetan maitatua da euren artean.
Argitxoren presentziaz gain, Euskaraz Bizik hainbat kanpaina bultzatzen ditu ikasturtean zehar.
Horietako bat, ikasgelen arteko kidetzea da: adin desberdineko ikasleek batera egiten dituzte hainbat ekintza, euskara ardatz hartuta.
Gure ikasleek euskara menperatzen dute. Honen adibide garbia dira Martin Ugalde ipuin lehiaketa eta Erreportari Gaztea sariak: gure ikasleak izaten dira sari hauetan irabazle.
Euskaraz Bizik Ikastola osatzen dugun komunitatea hartzen du kontuan eta euskara gure eguneroko jardunean erabili ahal izateko aukera eta eskubidea zabaltzen ditu.



Argitxoren egutegiarekin jolasean

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, aitatxo, amatxo, aitona, amona edo beste senideekin praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, zuek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean has zaitezen.
MARITXIPI
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA:
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira, barrura begira, eta beste jolaskide bat erdian biribilketan hasiko da. Besteak txaloka eta abesten ariko dira. Abestian “dantzatzen” esaterakoan, erdikoa jolaskideren baten aurrean jarriko da eta mugimendu batzuk egingo ditu, biribileko horrek imita ditzan. Abestia bukatzean, erdiko jolaskideak bere aurrean dagoenari besotik helduko dio, eta biribilaren erdian dantzatzen hasiko dira, abestia hasieratik abestuz.
LETRA
Kalean nindoala
Maritxipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Maritxipi dantzatzen
Dantza txipi txipi
dantza txipi txo
dantza txipi txipi
baina dantzatu ondo
-----------------------------------------------------------------
ATSO ITSUA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
LETRA
ATSO ITSUAREN ETXEAN
ATSO ITSUAREN ETXEAN
UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN
-----------------------------------------------------------------
PLANETAK
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
LETRA
ZENBAT DIREN PLANETAK
EZETZ JAKIN ORAIN BERTAN
BEDERATZI BIRIBIL
GALDU BARIK HOR DABILTZ
MERKURIO, ARTIZARRA
LURRA, MARTE, JUPITER
SATURNO, URANO, NEPTUNO
PLUTON URRUN ETA AZKEN
-----------------------------------------------------------------
KANTAURIKO ITSASOAN
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Jokalariak sokaren erdialdera sartu eta abestia bukatu arte saltoka irauten saiatu behar du. Abestiaren arabera, sokari eragiteko modua aldatuko da, ordea. Hasieran azpitik eragin behar zaio sokari, eta abestiaren erdialdera goraka. “Hemendik hara” esaten denean, sokari eragiten diotenak alde batera eta bestera mugituko dira, eta erdian saltoka ari denak haiekin batera mugituko beharko du.
LETRA
KANTAURIKO ITSASOAN
OLATUAK GORAKA
ITSASONTZI BAT IRTEN DA
UR HANDIEN ARTEAN
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
-----------------------------------------------------------------
URTARRILEAN JAIO DENA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Abesti honetan hilabete guztiak aipatzen dira binaka-binaka. Jaio garen hilabetetik aurrera dantzatzea egokitu zaigu. Abestiak esaten dizkigunak bete beharko ditugu.
LETRA
OTSAILEAN JAIO DENA ZUTITU DADILA
SALTO SALTOKA
LAGUNAK AGURTUZ
AGUR, AGUR, AGUR, ITXARON
GELDI GELDI EGON
-----------------------------------------------------------------
BOTXO
AZALPENA
Lurrean zulo bat (botxoa) egingo da. Jolasaren helburua botxoan ahalik eta fruitu gehien sartzea da. Lehen jokalariak beste jokalarien fruitu bana hartuko du, eta fruituak banan-banan marra batetik jaurtiz, botxoan sartzen saiatuko da. Sartzen dituen fruitu guztiak beretzat izango dira. Hurrengo jokalariak botxotik kanpo geratu diren fruituak hartuko ditu eta horiek botxoan sartzen saiatuko da, marra batetik jaurtiz. Horrela jarraituko dute jokalari guztiek, txandaka, fruitu guztiak botxoan sartu arte.
Joko honek ez du abestirik.
-----------------------------------------------------------------
KAFE FRANTSES
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Jokalari guztiak ilaran jarriko dira eta biribila osatuko dute. Abestia abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte, kantua aurrera doan neurrian, geroa eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte.
LETRA
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
MINUE, MINUE
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
-----------------------------------------------------------------
ARDOA, OGIA ETA GAZTA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Jolaskide bat sokara sartuko da, eta leloaren hitz bakoitzeko salto bat egin beharko du. “Gatza” hitza esatean, sokari bizkorrago eragingo zaio, eta jokalariak egiten duen salto bakoitzarekin batera “gatza” hitza errepikatuko dugu, jokalariak huts egin arte.
LETRA
ARDOA,
OGIA
ETA GATZA,
GATZA, GATZA, GATZA…
-----------------------------------------------------------------
AURPEGI ETXEA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Abesti hau abesten dugun bitartean abestian azaltzen diren atalak ukituz joan beharko dugu eta esaten diguna antzeztuz. Bukaeran, sudurra txirrina joko bagenu bezala ukituko dugu…
LETRA
POLIKI-POLIKI
BEGIRA HOR AURPEGIAN
DAGOEN ETXEA
GORAN DAGO TEILATUA
BEHERAGO LEIHOAK
ATEA IREKITZEKO ERABILI TXIRRINA
TXIRRIN-TXIRRIN, TXIRRIN-TXIRRIN
-----------------------------------------------------------------
TXINTXINA MINTXINA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Taldea biribilean jarriko da, kide bat erdian dela. Abestia esaten duten bitartean, erdikoak kideak hatzarekin seinalatutako azken kidea izango da hurrengo jolasean beteko duena.
LETRA
TXINTXINA MINTXINA SUTARA
BARBARA TXIKITENA
GAZTAINA GORA, GAZTAINA BEHERA
TXUKUTU TXAKUTU KANPORA
-----------------------------------------------------------------
ANBOATO
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Taldekideek bi lerro osatuko dituzte, eta lerroak aurrez aurre jarriko dira, erdian tarte bat utzita. Lerro batean hiru jolaskide egongo dira, eta bestean gainontzeko guztiak. Lerro luzeko jolaskide bakoitzak aurrez erabakitako multzo baten barruko izen bat aukeratuko du eta beste lerroko hiru jolaskideek izen hori zein den asmatzen saiatu behar dute. Hori dena abestuz egingo dute; aukeratutako izena asmatuz gero, izen hori zegokion jolaskideak haien lerrora aldatu beharko du…
LETRA
MATARILE RILE RILE
ANBO ATO
MATARILE RILE RO
ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RILE
ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RO
(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RILE
(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RO
Bai:
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RILE
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RO
Ez:
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RILE
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RO
-----------------------------------------------------------------
ETXETXOA
Hona hemen AUDIOA:
AZALPENA
Imitaziozko jolas honetan, jokalari batek abestiaren esaldiak esan behar ditu, eta gainerako jolaskideek errepikatu, bai hark abestutakoa bai egindako keinuak. Abestia gidatuko duen jolaskide aldatuz joango da, txandaka, eta aldiko abesteko modu bat erabiliko dute gidariek. Lagun guztiak gidari izan direnean bukatuko da jolasa.
LETRA
NIK ETXETXO BAT DAUKAT
EDERRA EDERRA
ATEA JOTZEN DUT
HORRELA ETA HORRELA
LEIHOAK IREKITZEN
HORRELA ETA HORRELA
ETA TXIMINIATIK
KEA GORA GORA DOA
EMANTIK

EMANTIK

ZER DA EMANTIK?
Emantik programa, kudeaketa emozionala ikasten laguntzea eta edozein haurrengan gerta daitezkeen sufrimendu-kasuak goiz antzematea da helburu nagusia. Sistemak beldurrak, tristura amorrua, etab. sor diezaieketen egoerak identifikatuko ditu. Irakasleek ahalik eta lasterren arreta eman diezaieten. Programaren garapenean zehar, haurren babesean adituak diren bi psikologok ikastolako irakasle taldeei aholkuak emango dizkiete.
EMANTIK deitzen den aplikazio multimedia ordenagailu edo tabletean gauzatzen da, eta bertan oinarrizko sei emozio agertzen dira, modu praktikoan agertu ere, ikasleek era erraz batean identifikatu ahal izateko. Hauek dira 6 emozioak
LASAITASUNA
POZA
AMORRUA
BELDURRA
NAZKA
TRISTURA
Aplikazioak ikaslearen autopertzepzioa jasoko du. Egunean bi momentu hartuko dira, ikasle bakoitzak klika dezan nola sentitzen den. Horrela jasoko diren datu guzti horiek gurutzatu egiten dira, eta ondorioak aterako dira.
EMANTIK PROGRAMAREN aurkezpenaren xehetasun gehiago nahi badituzu, egin, KLIK HEMEN.
IKT PROIEKTUA

IKT PROIEKTUA

Informazio eta Komunikazio Teknologien alorrean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak definituta duen Heldutasun Teknologiko Ereduaren maila aurreratuan lan egiten dugu, etengabeko berrikuntzan.
Komunikazio digitala bermatzen dugu:
- Familiek beren posta elektroniko propioa dute, tutorearekin eta Ikastolarekin kontaktu zuzenena bermatuz.
- Informazioa eta zirkularrak ordenagailuan, tabletean zein sakelako telefonoan jasotzeko aukera eskaintzen dugu.
- LH 5. mailatik aurrerako ikasle guztiek posta elektroniko propioa dute lanerako.

Heziketa digitala:
- Sare Sozialen eta IKTen zentzuzko erabilera bultzatzen da ikasleen artean, lanketa bereziak eginez.
- Familiei bereziki zuzendutako ikastaroak antolatzen dira Sare Sozialen erabileraren inguruan.
IKTen erabilera jarduera pedagogikoetan txertatuta dago.

Azken belaunaldiko azpiegitura digitala dugu:
- Bi eraikinak fibra optiko bidez konektatuta daude, internet sarea Ikastola osoan bermatuz.
- Alexia aplikazioaren bidez, Ikastola osoaren kudeaketa bateratzen dugu.
Ikasleekin jarduera pedagogikoak aurrera eramateko hainbat baliabide erabiltzen ditugu, ikusgai horietako batzuk:
kIVA IKASTOLA GARA

kIVA IKASTOLA GARA


Aita Larramendi Ikastola aitzindiaria da KiVa programa garatzen.
Gure Ikastolako helburu nagusi dira ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta euren ongizatea. Gaur egun, eskola-jazarpenak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzea erabaki genuen urteetako lan emankorrari KiVa programa arrakastatsua gehituz.
KiVa, eskola-jazarpenari (bullying-ari) aurre egiteko programa finlandiar bat da, Turkuko Nazioarteko Unibertsitateak sortu zuena. Finlandian, Lehen Hezkuntza eskaintzen duten eskolen %90ean erabiltzen da eta programan murgildu direnetik, %70ean murriztu dira eskola-jazarpen kasuak.
Gainerako ikastetxeetan ematen ez den bezala, KiVak ikasle-talde osoan du eragina:
- Lanketa egiteko garain, KiVak azken belaunaldiko material fisikoa, ikus-entzunezkoa eta on-line bidezko jokoak eskaintzen ditu.
- Gure ikasgeletan modu sistematikoan prebentzioa lantzeaz gain, KiVak benetako bullying kasu baten aurrean lan egiteko eta honi aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkio Ikastolari.
KiVa WEBUNEA - http://www.kivaprogram.net/basque
NAZIOARTEKO PROIEKTUAK

NAZIOARTEKO PROIEKTUAK

COMENIUS PROIEKTUAK, DBH 3. MAILAN

ZER DA COMENIUS?
COMENIUS programa Europear Batasunak bultzatzen duen Etengabeko Ikaskuntzako Programa bat da. Programak ezagutzaren gizarte aurreratu bat sortzeko laguntza eman nahi du, helburu nagusia parte hartzen duten herrialde europarretako ikastetxe ezberdinen arteko elkartrukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea eta Europako ikastetxeen arteko harremanak bultzatzea delarik.
Programa hau ikas-komunitatearen estamentu guztiei (ikasle, irakasle, familia, instituzioak…) zuzenduta dago eta bi urtetako iraupena izan ohi du.
ETENGABEKO IKASKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK
Hauek dira Comenius programaren helburu nagusiak:
- Kalitatezko etengabeko ikaskuntza garatzen lagundu, eta berrikuntza eta europar dimentsioa sustatzea.
- Etengabeko ikaskuntzako europar esparrua sortzen laguntzea.
- Europar Batasuneko estatu kideetan etengabeko ikaskuntzarako dauden aukeren kalitatea, erakargarritasuna eta irisgarritasuna hobetzen laguntzea.
- Etengabeko ikaskuntzak, gizarte-kohesioari, herritartasun aktiboari, kulturen arteko elkarrizketari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, eta pertsona bakoitzaren errealizazioari egiten dion mesedea indartzea.
- Sormena, lehiakortasuna, enplegagarritasuna eta ekintzaile-espiritua sustatzen laguntzea.
- Adin guztietako pertsonek, maila sozioekonomikoa edozein dutela, etengabeko ikaskuntzan gehiago parte hartu dezaten erraztea.
- Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako eduki, pedagogia, praktika eta zerbitzu berritzaileen garapenari laguntzea etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
- Etengabeko ikaskuntzaren rola indartzea, elkarren arteko ulertzean eta giza eskubideekiko eta demokraziarekiko begirunean oinarritutako herritartasun europarraren sentimendu bat sortzeko prozesuan. Herriekiko eta beren kulturekiko tolerantzia eta begirunea sustatuko dira.
- Emaitzen, produktuen edo prozesu berritzaileen hedapena eta ustiapena sustatzea, baita Etengabeko Ikaskuntzako Programaren jarduera-eremuetan praktika onak trukatzea ere, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz.
- Emaitza eta produktu berritzaileak zabaldu eta balioztatzea, eta praktika edo jardun onak trukatzea Etengabeko Ikaskuntzako Programaren eremuetan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetze aldera.
ELKARTRUKEAK, BATXILERGO 1.go MAILAN

- Ikasleei ikasten ari diren atzerriko hizkuntza benetako komunikazio egoera batean erabiltzeko aukera ematea.
- Euskara, euskal kultura eta ondarearen ezaugarriak Europako beste herrialde batean ezagutaraztea.
- Europako beste errealitate bat eta beste hezkuntza sistema bat ezagutzea: hango klaseetara joaten dira ikasleak.
- Ikasketa kooperatiboa zein partehartzailea sustatzea.
- Beste kultura bateko gazteekin elkarbizitzea.
- Teknologia berrien erabileran trebatzea.