NAZIOARTEKO PROIEKTUAK

COMENIUS PROIEKTUAK, DBH 3. MAILAN

Elkatrukeaz gain, Comenius Programako partaide ere bada Aita Larramendi Ikastola. Europako hainbat herrialdetako ikastetxeekin garatzen den programa da Comenius (Irlanda, Alemania, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia eta Belgika).

ZER DA COMENIUS?

COMENIUS programa Europear Batasunak bultzatzen duen Etengabeko Ikaskuntzako Programa bat da. Programak ezagutzaren gizarte aurreratu bat sortzeko laguntza eman nahi du, helburu nagusia parte hartzen duten herrialde europarretako ikastetxe ezberdinen arteko elkartrukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea eta Europako ikastetxeen arteko harremanak bultzatzea delarik.

Programa hau ikas-komunitatearen estamentu guztiei (ikasle, irakasle, familia, instituzioak…) zuzenduta dago eta bi urtetako iraupena izan ohi du.

ETENGABEKO IKASKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK

Hauek dira Comenius programaren helburu nagusiak:

  • Kalitatezko etengabeko ikaskuntza garatzen lagundu, eta berrikuntza eta europar dimentsioa sustatzea.
  • Etengabeko ikaskuntzako europar esparrua sortzen laguntzea.
  • Europar Batasuneko estatu kideetan etengabeko ikaskuntzarako dauden aukeren kalitatea, erakargarritasuna eta irisgarritasuna hobetzen laguntzea.
  • Etengabeko ikaskuntzak, gizarte-kohesioari, herritartasun aktiboari, kulturen arteko elkarrizketari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, eta pertsona bakoitzaren errealizazioari egiten dion mesedea indartzea.
  • Sormena, lehiakortasuna, enplegagarritasuna eta ekintzaile-espiritua sustatzen laguntzea.
  • Adin guztietako pertsonek, maila sozioekonomikoa edozein dutela, etengabeko ikaskuntzan gehiago parte hartu dezaten erraztea.
  • Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako eduki, pedagogia, praktika eta zerbitzu berritzaileen garapenari laguntzea etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
  • Etengabeko ikaskuntzaren rola indartzea, elkarren arteko ulertzean eta giza eskubideekiko eta demokraziarekiko begirunean oinarritutako herritartasun europarraren sentimendu bat sortzeko prozesuan. Herriekiko eta beren kulturekiko tolerantzia eta begirunea sustatuko dira.
  • Emaitzen, produktuen edo prozesu berritzaileen hedapena eta ustiapena sustatzea, baita Etengabeko Ikaskuntzako Programaren jarduera-eremuetan praktika onak trukatzea ere, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz.
  • Emaitza eta produktu berritzaileak zabaldu eta balioztatzea, eta praktika edo jardun onak trukatzea Etengabeko Ikaskuntzako Programaren eremuetan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetze aldera.

ELKARTRUKEAK, BATXILERGO 1.go MAILAN

Duela hainbat urtetik hona, elkartruke harreman sendoa dugu Alemaniako hainbat ikastetxerekin. Hala, azken urteotan Werther herriko EGW (Evangelische Gymnasium Werther) ikastetxearekin egin izan da elkartruke hori. Astebeteko egonaldia izan ohi da, eta ikasleen familien etxeetan hartzen dute ostatu bisitariek. Elkartruke honen bidez, honako xedeak lortu nahi dira:

  • Ikasleei ikasten ari diren atzerriko hizkuntza benetako komunikazio egoera batean erabiltzeko aukera ematea.
  • Euskara, euskal kultura eta ondarearen ezaugarriak Europako beste herrialde batean ezagutaraztea.
  • Europako beste errealitate bat eta beste hezkuntza sistema bat ezagutzea: hango klaseetara joaten dira ikasleak.
  • Ikasketa kooperatiboa zein partehartzailea sustatzea.
  • Beste kultura bateko gazteekin elkarbizitzea.
  • Teknologia berrien erabileran trebatzea.