DBH 4. mailako frantseseko ikasleak moda etiko eta ekologikoaren inguruan aritu dira lanean lehen ebaluazioan. Fast-fashion edo moda azkarra deiturikoak ezkutatzen dituen ondorio ekologikoak izan dituzte hizpide, baita pobretutako herrialdeetan gure arropak josten eta lantzen dituzten langileen lan baldintza eskasak ere.
Esaterako, ba al zenekien soinean daramatzazun galtza bakeroak fabrikatzeko 20 litro ur baino gehiago eta hainbat produktu kimiko kutsatzaile erabiltzen direla?
Alternatiba, ardurazko kontsumoa izateaz gain, arropa berrerabiltzea ere bada, eta horretan aritu dira gure ikasleak: etxean zituzten arropa zaharrak kustomizatuz bigarren bizi bat ematen. Horretarako, patroiak egiten eta josten ere ikasi dute. Sortutako arropa berri hauek alfonbra gorrian aurkezteko aukera izan dute aste honetan. Badugu zer aldatu!