HAIZEAREN ORRAZIA

Artisten artean, oraingo honetan, Eduardo Txillidaren txanda izan da. Bere lanak ezagutzeaz gain, Haur Hezkuntza 3 urtekoek, eskulturak egiten saiatu dira. “Haizearen Orrazia”ren moduko lanik ez dute egin, baina, beraien txikitasunean lan handiak egin dituzte.

TREBETASUNETATIK LANBIDEETARA

Oraingoan Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleok gure trebetasunetan jarri dugu begia eta hazten goazen neurrian gero eta trebeagoak garela ikusi dugu. Batzuk abilak gara dantzan, besteak abesten, beste batzuk idazten, kiroletan…. eta horrelaxe makina bat trebetasun zerrenda ditzakegu. Trebetasun hauekin zer lanbidetan ari gaitezkeen pentsatu dugu eta etxekoei beraien lanbideen inguruan galdetu diegu. A zer lanbide […]

BATXILERGO LEHENENGO MAILAKO ELKARTRUKEA

Batxilergoko lehen mailako ikasleek, beste behin ere, Alemaniara bidaiatzeko eta bertako kultura, ohiturak eta familiak ezagutzeko aukera izan dute elkartruke programaren bidez. Martxoaren 6an abiatu eta martxoaren 14an itzuli ziren, esperientzia paregabeak eta oroitzapen ugari esku artean zituztela. Bidaian zehar, Paderborn, Werther eta Bielefeld hiriak bisitatu zituzten, eta etxera bidean, Ganten geldialditxo bat ere egin […]

“UN” ETXEKO SARI-BANAKETA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio-tailerreko ikasle batzuk izendatuak izan ziren UN Etxeak antolatutako bideo-lehiaketako finalerako. Sari banaketa ostiralean ospatu zen Getxon, eta gure ikasleak galara bertaratu ziren, ilusioz. Saririk irabazi ez zuten arren, ondo pasa zuten, eta hurrengo baterako ideiak hartu zituzten. Hona hemen ikusgai beren bi bideo finalistak:

TREBETASUNAK LANTZEN

Haur Hezkuntza 4 urteko haurrek, motrizitate fina eta grafo-motrizitatea lantzeko dinamika bat egin dute. Eguneroko materialak erabiliz, haurrek beraien trebetasunak garatu dituzte modu naturalean eta motibagarrian. Helburua eskuen koordinazioa hobetzea eta idazketarako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea zen, modu dibertigarri batean. Horretarako, irakasleok lerro eta formak marraztu ditugu paper handi batean, eta haurrek egunkariko zati txikiak […]

AHMADOUREN BISITA: Esperientzia aberasgarria gure ikasleentzat

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, bigarren hiruhilekoan, Ingurune arloan Euskal Herriko eta Senegaleko bizi-baldintzak aztertu dituzte. Unitate honetan, informazioa bildu, aztertu eta ondorioak ateratzeko prozesu aberasgarri bat jarraitu dute. Senegalgo errealitatea hurbilagotik ulertzeko, interneteko iturri desberdinetatik informazioa jaso ez ezik, aukera paregabe bat ere izan dute: Ahmadou Camara senegaldarraren testigantza zuzenean entzutea. Senegal bezalako garapen […]

DBH4KO ETA JUANITA ALKAINEKO IKASLEAK, ELKARLANEAN

Aurreko ostiralean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4.mailako teknologiako ikasleak Juanita Alkain eraikinera igo ziren tailerrean sortutako jokoak bertako ikasleei emateko. Haien jokoen azalpenak eman ondoren, denak elkarrekin jolasten eta ondo pasatzen aritu ziren. Errepikatzeko moduko esperientzia! Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

BADATOR EUSKARALDIA! JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN

Bi hilabete falta dira 2025eko Euskaraldia martxan jar dadin. Maiatzaren 15etik 25era izango da ariketa sozial erraldoi hau eta jada hasi da bertan parte hartzeko izen-ematea. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Ahobizi edo Belarriprest txapa Ikastolan jaso dezakezu eta horretarako, FORMULARIO HAU betetzea baino ez duzu. Animatu parte hartzera eta ez utzi azken unera arte zure izen-ematea!

IRAKURKETA IDAZKETAN TREBATZEN

Lehen Hezkuntza 1 mailako ikasleak irakurketa idazketaren prozesuan murgilduta daude. Silaba asko ezagutzen dituzte jada, eta horrek konfiantza ematen die irakurketan trebatzen jarraitzeko eta baita idazketarako ere. Ikasleak hasi dira larritik xeherako urratsa ematen. Prozesu honetan bakoitza bere erritmoan doa aurrera, baina taldean ikastearen garrantzia azpimarratzekoa da. Elkarrengandik eta elkarrekin ikasiz, irakurketa esperientzia aberasgarri bihurtzen […]

DONOSTIA HISTORIKOA EZAGUTZEN

DBH 1.mailako ikasleekin Donostian egon ziren otsailaren 28an.  Irteera honetan, gizarte ikasgaiarekin zerikusia zuen ginkana moduko bat egin behar izan zuten hiriko Alde Zaharrean zehar. Hala, ikasleak taldetan banatu eta talde bakoitzari orri bana eman zitzaion bertan ageri ziren puntu historiko desberdinetan selfie edo argazki bana atera zezaten. Donostiako gune historikoak ezagutu dituzte beraz! Argazki gehiago […]