Martxoa hasieran, Bazkardoko ikasleek, Jon Mikelekin batera, Juana Joxeparen Tronpeta proiektuan parte hartzen hasi ziren. Hala, bi astetik behin, Jon Mikelekin jolas ezberdinak ikasten dituzte, hala nola, esku jolasak, lerro jolasak, trebetasun jolasak…
Helburua, jolas berri hauekin gozatzeaz gain, jolasen bidez euskararen erabilera sustatzea da. Talde guztiek jada lehenengo saioa izan dute eta hurrengoa iristeko desiatzen daude!