IRAKURKETA IDAZKETAN TREBATZEN

Lehen Hezkuntza 1 mailako ikasleak irakurketa idazketaren prozesuan murgilduta daude. Silaba asko ezagutzen dituzte jada, eta horrek konfiantza ematen die irakurketan trebatzen jarraitzeko eta baita idazketarako ere.
Ikasleak hasi dira larritik xeherako urratsa ematen. Prozesu honetan bakoitza bere erritmoan doa aurrera, baina taldean ikastearen garrantzia azpimarratzekoa da. Elkarrengandik eta elkarrekin ikasiz, irakurketa esperientzia aberasgarri bihurtzen dute.
Horretarako, nork bere buruari erronka txikiak jartzen dizkio. Horiek apurka-apurka gaindituz, irakurtzen hobeto ikasteko bidean urrats sendoak ematen ari dira.
Gogotsu dabiltza, eta euren ahaleginaren emaitzak gero eta nabarmenagoak dira. Irakurtzeko bidea ez da soilik letrak eta silabak ezagutzea, ikasteko eta hazteko prozesu aberasgarria baizik.

Zabaldu:
Instagram
Posted in ALBISTEAK.