IPUIN KONTALARIAK

Gogoan al dituzue txikiak zinetenean entzuten zenituzten ipuinak?

Etxekoek lokartzerakoan irakurtzen zituztenak, Ikastolako irakasleek gelako goxotasunean kontatutakoak…

Lehen Hezkuntza 4.mailako neska-mutilek, horietako asko entzun dituzte eta oraingoan, entzule izatetik, irakurle paperera salto egin dute.

Euskara arloan, munduko ipuin ugari irakurri eta hauen esanahiaz hausnartu ondoren, taldetxotan elkartu eta ipuin kontalariak bilakatu dira. Horretarako, irakurketa ozena, doinua eta pertsonaien ahots aldaketak lantzen ibili dira. Emaitza entzun nahi? Egin klik ondorengo esteketan eta gozatu “Ohe hegalariak” egiten duen bidaiaz!

 

Ohe hegalaria 1: KLIK HEMEN

Ohe hegalaria 2: KLIK HEMEN

Ohe hegalaria 3: KLIK HEMEN

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.