Ikastolako web-orrian eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak, Smartphonaren bidez kontsultatzen eta erabiltzen dira, gero eta gehiago. Horregatik, lagungarri egingo zaizue, web-orria zuen telefonoaren pantailan eskura edukitzea, beste App-ekin batera.
Oso erraza jarri dizuegu:
- Zabaldu smartphonaren Internet-nabigatzailea eta zoazte “andoainikastola.eus” helbidera.
- Pantailaren behe-aldean, honako mezua ikusiko duzue: “Gehitu Ikastola hasierako pantailan”. Sakatu mezuan, eta “Instalatu aplikazioa” mezua azalduko zaizue. Sakatu “Instalatu”.
- Hirugarren mezua ikusiko duzue: “Ikastola gehitu da hasierako pantailan”.
Smartphonearen pantailan, Ikastolako App-ikonoa azalduko zaizue, besteekin batera. Sakatu eta web-orriaren edukia ikusiko duzue. Beti eskura eta eguneratuta.