Slide

Gure IKASTOLA

Slide

Gure IKASTOLA

Gure historia

Gure historia

GEROAK ESAN BEZA

Ikastola honetan su-epel giroa nabarituko duzu; ezinbesteko txinparta batzuk ere bai.
Su-bajuaren epeltasuna darama, izpirituaren argia eta bularraren arnasa,
Andoain herri euskalduna, egunetik egunera euskaldunagoa izan dadin.
Zure eskuetan duzu gure oparia, gure ametsa.

Gatozen Orixerengana: “Geroak esan beza”.

On Eugenio Arregi. Andoain, 1988.

Liburua eskuratzeko,

KLIK HEMEN (2,17 Mb)

1963ko azaroaren 12an ireki zituen ateak Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak; 53 haurrek eta 2 irakaslek estreinatu zuten egun hartan Ikastola, Doña Juanita Alkainek utzitako etxean.

Andoaingo haurrak euskaraz hazi eta hezteko helburua genuen. Euskal kulturatik abiatuta, herriko haurrei euskara hutsezko hezkuntza eskaintzen zien lehen ikastetxea izan ginen. Eta horretan dihardugu.

Zuri-beltzeko argazki bat dirudien arren, hamaika kolorez betetako irudiak ditu gure Ikastolak. Hainbat lekutan izan genituen ikasgelak, Andoainen jaio eta hazitako euskal nomadak izan ginen. Hazten joan ginen ordea, etengabe gorantz begira.

Hala ere, bada zerbait  aldatu ez dena:

  • Ikastolak familiena izaten jarraitzen du, Herri Onurarako Kooperatiba Europarra baikara.
  • Haur euskaldun eleanitz konpetenteak heztea da gure helburua, Europa mailan saritutako materialaren laguntzaz.
  • Mundu zabalera begira dagoen euskal eskola da Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, kanpora begira dagoena, erroak non dituen ahaztu gabe; euskaratik eta euskaraz lanean ari dena.

Ikastola gara

Ikastola gara

                   

                   

Kooperatiba gara

Kooperatiba gara

Elkarrekin egiten dugu lan

Aita Larramendi Ikastolaren antolaketa eredua kooperatiboa da. Kooperatibak gu geu izateko eta guk geuk egiteko ahalmena ematen digu. Elkarrekin egiten dugu lan. Asmoak elkarrekin partekatzen, erabakitzen eta lortzen ditugu.

Non gaude?

Non gaude?

Ikastolak bi egoitza edo gune ditu:

JUANITA ALKAIN GUNEA(Rikardo Arregi kalean).

  • Haur Hezkuntza 2-5 urte
  • Lehen Hezkuntza 1-2. maila

TXISTOKIKO GUNEA(Txistoki pasealekuan).

  • DBH
  • Batxilergoa
  • Idazkaritza ere, hemen kokatzen da.