TUTORETZA-ORIENTAZIOA

Aita Larramendi Ikastolako Orientazio Departamentuaren helburua pertsona bere osotasunean garatzea da.

Horretarako, departamentua osatzen duten 3 orientatzaileak uneoro elkarlanean ari dira, Ikastola osoko ikuspegi orokorra eta osatua izateko.

Haur Hezkuntzako etapan, Arreta Goiztiarra eta Prebentzioa dira Orientazio Departamentuaren helburu nagusiak. Haurraren garapenerako beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen ditugu suerta daitezkeen beharrei modu egoki batean erantzunez.

Ikasleak Ikastolan igarotzen dituen etapa guztietako tutoreekin etengabeko kontaktuan dago Orientazio Departamentua.

                    

Orientazio Departamentuak Hezkidetza Plana diseinatu eta zabaltzen du Ikastolako etapa guztietan.

2017az geroztik, KiVa, eskolajazarpenaren prebentziorako programa arrakastatsua garatzen ari gara.

Ikastolan urteetan lan handia egin dugu jazarpenaren inguruan: adimen emozionala, Golden Five, tutoretza programak, bestelako formakuntzak... eta horiek beharrezkoak izango ditugu KiVa modu eroso eta eraginkor batean burutzeko. Urteetan ikasi dugun hori guztia ibilbide berri honetan ezinbestekoa izango zaigu.

KiVa IKASTOLA GARA


Aita Larramendi Ikastola aitzindiaria da KiVa programa garatzen.

Gure Ikastolako helburu nagusi dira ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta euren ongizatea. Gaur egun, eskola-jazarpenak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzea erabaki genuen urteetako lan emankorrari KiVa programa arrakastatsua gehituz.

KiVa, eskola-jazarpenari (bullying-ari) aurre egiteko programa finlandiar bat da, Turkuko Nazioarteko Unibertsitateak sortu zuena. Finlandian, Lehen Hezkuntza eskaintzen duten eskolen %90ean erabiltzen da eta programan murgildu direnetik, %70ean murriztu dira eskola-jazarpen kasuak.

Gainerako ikastetxeetan ematen ez den bezala, KiVak ikasle-talde osoan du eragina:

                  

  • Lanketa egiteko garain, KiVak azken belaunaldiko material fisikoa, ikus-entzunezkoa eta on-line bidezko jokoak eskaintzen ditu.
  • Gure ikasgeletan modu sistematikoan prebentzioa lantzeaz gain, KiVak benetako bullying kasu baten aurrean lan egiteko eta honi aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkio Ikastolari.