EKINTZAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
0-6 urte bitartean errotzen dira pertsonak eta Haur Hezkuntza pertsona gisa garatzeko etapa garrantzitsua da.
Ekintzan oinarritutako ikaskuntza eskaintzen du Ikastolak; Mondragon Unibertsitatearen bermea zein nazioarte mailako adituen babesa duen irakaskuntza markoa.
Zer da Ekintzan oinarritutako ikaskuntza?
Orain arte pentsatu izan denaren arabera, haurrak, eskolak markatutako erritmora egokitu behar du bere burua. Ikastolan aldiz, haurra jartzen dugu erdigunean eta, hitz gutxitan esanda, Ikastola bera da haurraren erritmora egokitzen dena.
Haurrak, Haur Hezkuntzan igarotzen dituen urteetan aurrera egingo du, bere erritmoan,
irakaslearen laguntzarekin eta babesarekin.
Oinarrizko konpetentzia orokorrak garatuko ditu, bere ekimen propiotik eta konfiantzatik
abiatuta:
1 IZATEN IKASTEA
- Emozioen eta gorputzaren kontzientzia eta auto-erregulazioa.
- Bere buruaren estimua.2 ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA
3 KOMUNIKATZEN IKASTEA
4 IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEA
- Pentsamendu sortzailea eta pentsamendu kritikoa.
- Ulermenean oinarritutako pentsamendua.5 EKIMENEZ JOKATZEN IKASTEA