DBH, 12-16 URTE

EKI PROIEKTUA, ARDATZ

EKI proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa hartzen du. Proiektu integrala da, Europa mailan saritutako materiala, eta helburu nagusia
ikaslea bizitzarako prestatzea da.

  • Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
  • Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
  • Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen du.
  • Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du.

DBHko 3. mailatik aurrera, Gizarte ikasgaiak Social Sciences izena hartzen du, ingelesez ikasten baita.

EKI DIGITALA

  • EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialarekin aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.
  • Paperezko testulibururik gabe ari dira ikasleak, eremu digitalean lan eginez.
  • Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarri propioa du. Momentuoro du erabilgarri ikasmateriala, ikasgelan nahiz etxean lan egin dezan.
  • Datozen urteotan etapa osora zabalduko da EKI digitala.

IKTak DBHn:

  • Proiektorea eta ordenagailua ikasgela guztietan.
  • Moodle plataformaren erabilera on-line ikasketarentzat.
  • Aplikazio informatikoen erabilera pedagogikoa egiten da: Google Apps, pxlr, Geogebra, wevideo, soundcloud…

DBH amaitzean, gure ikasleek Europako DIGCOMP – Digital Competence markoak definitzen duen maila altua lortzen dute.

ELKARTRUKEAK

Eleaniztasuna sustatzeko, ikastetxeen arteko elkartrukeak antolatzen ditu Ikastolak. Europako bi ikastetxeren artean antolatzen den egitasmoa da, eta biek adostutako proiektu bat gauza- tzen dute ikasleek. Ikastolaren eta ikasleen inplikazioa ez ezik, familiek ere parte hartzen dute:

TUTORETZAK eta ORIENTAZIOAK pisu handia du etapa honetan

  • Ikasleak berak barne aldaketa handiko garaia dela sumatzen du.
  • Interesak definitzen joateko eta ikaslearen etorkizunerako garrantzitsuak diren erabakiak hartzen hasteko unea da: hautazko ikasgaiak, esaterako (frantsesa, bizitzarako matematika, komunikazio tailerra…).
  • Bakarkako nahiz taldekako tutoretza, beraz, ezinbestekoak dira.