IKASLEAK ETA ETXEKO KONFINAMENDUA

Covid-19 birusak, aldaketa ugari ekarri dizkie Haur Hezkuntza 5 urteko ikasleei, eguneroko bizitzara, eta nola ez, baita Ikastolari ere.

Familia eta irakasle arteko harremanak, ikasle bakoitzaren egoerara, malgutasunez egokitzen lagundu die.

Etxean egon beharreko tarteak ere izan dira. Ez da egote hutsa izan, ez horixe. Bi norabideetako lanak ahalbidetu du komunikazioa eta taldeko harremanari eustea.  Irakasleek, gelan, haurrekin egindakoa,biziberritu da bideo-deietan eta nola erantzun dute gainera neska mutilek!

Isiluneak gorde, txandak errespetatu, bat bateko nahiak gerorako utzi… txa-pel-du-nak.

Familiek, etxe bakoitzean, seme-alabekin hartutako ekimenak, neska-mutil guztien desirak, gogoak, piztu ditu. Haziak, landare bihurtzen ikusi dituzte, ikasleak erratza pasatzen, janari goxoak egiten, eskulan eta esperimentuekin lanean… mezu kementsu eta alaiak, bideo-deietan eta telefonoz nola partekatu daitezkeen ere ulertu dute.

Ez al du honek islatzen, Hezkuntza Komunitate baten elkarlana?

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.