Aita Larramendi Ikastolan lan egiteko interesik bazenu, lehendabizi aukera ezazu etapa edo lan-saila. Ondoren, bete dagokion inprimakia, igo eskatzen den dokumentazioa eta sakatu bidali botoiari.
NON LAN EGIN NAHI ZENUKE?
–
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegian xedatzen dena betez, lan eskaera honetan beteriko zure datu pertsonalak gure tratamendu sistemetan jasoko direla eta tratamenduaren helburua zure eskaera erantzuten saiatzea dela jakinarazi nahi dizugu. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra da.
Tratamenduaren Erantzulea Aita Larramendi Ikastola, Koop. E. da. Zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, portabilitatea eta baimenaren ezeztapena) edonoiz erabili ditzakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako Txistoki Pasealekua z/g, 20140 Andoain helbidera edo andoain@ikastola.eus posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
OHARRA: Curriculum biltegi hau urte naturalaren arabera hustu eta berritu egingo da. Urtero, urtarrilaren 15etik aurrera inprimakia bete eta eguneratutako curriculuma bidali behar da.