Slide

Gure hezkuntza eskaintza

Slide

Gure hezkuntza eskaintza

Ikastolako profesionalen eta familien arteko elkarlanari esker, ikasleak irteera-profilean izendatutako ezaugarriak garatzen joango dira, bizitzan sortzen zaizkien erronkei erantzuteko.

 

 

               
               

Haur Hezkuntza

2 - 5 urte  

Haur Hezkuntza
2 - 5 urte  

BIZIPENAK ETA KONFIANTZA ARDATZ

Haur Hezkuntza 2 urteko gelatik hasi eta etapa osoan lantzen den proiektua da. Proiektu honetan, haurra da bere hezkuntza prozesuaren erdigune eta norberaren ezaugarrietatik abiatuta, konfiantza dugu bere kabuz garatuko dela, erritmo desberdinak kontuan hartuz eta baliabide egokiak eskainiz.

Ekintzan oinarritutako ikaskuntza eskaintzen du Ikastolak; Mondragon Unibertsitatearen bermea zein nazioarte mailako adituen babesa duen irakaskuntza markoa.

Horrela, Ikastolan bertan sortutako  proiektu berritzailea dugu oinarritzat:

Haurrak, Haur Hezkuntzan igarotzen dituen urteetan aurrera egingo du, bere erritmoan, irakaslearen laguntzarekin eta babesarekin.

Oinarrizko konpetentzia orokorrak garatuko ditu, bere ekimen propiotik eta konfiantzatik
abiatuta:

1 IZATEN IKASTEA
- Emozioen eta gorputzaren kontzientzia eta auto-erregulazioa.
- Bere buruaren estimua.

2 ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA

3 KOMUNIKATZEN IKASTEA

4 IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEA
- Pentsamendu sortzailea eta pentsamendu kritikoa.
- Ulermenean oinarritutako pentsamendua.

5 EKIMENEZ JOKATZEN IKASTEA

 

 

EKINTZA OSAGARRIAK

BAZKALOSTEANARRATSALDEAN
- Jolasak eta Tailerrak
- Dantza modernoa
- Yoga
- Psikomotrizitatea

 

 

Lehen Hezkuntza

1-2-3. maila

Lehen Hezkuntza
1-2-3. maila

IZATETIK EGITERA

Haur Hezkuntzako ildo beretik, Lehen Hezkuntzako errealitatetik eta bizipenetan oinarrituta, inguratzen duen munduarekin erlazionatzeko, hura ulertzeko eta bertan eragiteko baliabideak eskuratzen jarraitzen du haurrak.

Konpetentzien garapenean oinarritutako proiektua da "HEGIN". Funtsezko konpetentziak, pertsona guztiek garapen eta pertsonalizazio errealerako eta gizarteratzeko behar dituztenak dira.

- Erronkei aurre egiteko, ikaste autonomoa eta gidatua uztartzen dira.

- Bizipenak eta manipulazioa oinarri hartzen dira.

- Ikaskuntza, esperientzia sozial eta kolaboratibo gisa egiten da.

 

Ikastolan HEGIN proiektua aurrera eramateko,    materiala erabiltzen dugu

 

EKINTZA OSAGARRIAK

BAZKALOSTEANARRATSALDEAN
- Aloha
- Dantza modernoa
- Yoga
- Antzerkia
- Kirol-jolas
- Psikomotrizitatea
- Trikitixa eta Panderoa

* Enjoy English (uztailean, goizez)

Lehen Hezkuntza

4-5-6. maila

Lehen Hezkuntza
4-5-6. maila

KONPETENTZIAK LANTZEN

EKI Lehen Hezkuntza 4.mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osora zabaldutako proiektua da.

Proiektu integrala da, Europa mailan saritutako materiala eta helburu nagusia ikaslea bizitzarako prestatzea da. Ikasleen jakinmina suspertuz, gaiaren inguruko aurre ezagutzetatik abiatu eta ikas arloei zentzu funtzionala ematen zaie.

- Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.

- Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta ditueneanikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.

- Euskara eta bere kontzientzia ardatz dituen eleaniztasuna bideratzen du.

- Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du

EKINTZA OSAGARRIAK

BAZKALOSTEANARRATSALDEAN
- Aloha
- Dantza modernoa
- Antzerkia
- Idazkera digitala
- Eskola kirola
- Trikitixa eta Panderoa

* Enjoy English (uztailean, goizez)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

1-2-3-4. maila

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
1-2-3-4. maila

EKI PROIEKTUA, ARDATZ

  • Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
  • Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
  • Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen du.
  • Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du.
  • DBHko 3. mailatik aurrera, Gizarte ikasgaiak Social Sciences izena hartzen du, ingelesez ikasten baita.

 

EKI DIGITALA

  • EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialarekin aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.
  • Paperezko testulibururik gabe ari dira ikasleak, eremu digitalean lan eginez.
  • Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarri propioa du. Momentuoro du erabilgarri ikasmateriala, ikasgelan nahiz etxean lan egin dezan.
  • Datozen urteotan etapa osora zabalduko da EKI digitala.

Batxilergoa

1-2 maila

Batxilergoa
1-2 maila

... IZATEA ERAIKIZ

Batxilergoak ikasleak etorkizunera bideratzen ditu. Lanbide Heziketarako zein unibertsitaterako ateak irekitzen ditu eta, gure helburua, ikasleei horretarako prestakuntza sendoa eskaintzea da.

Ikasleen lehentasun eta aukerak kontuan hartzen ditugu, eurek beren interesak bidera ditzaten. Bi urteko ibilbide horretan tutorearen presentzia eta jarraipen estua izaten dute ikasleek.

     

ELKARTRUKEAK

  • Batxilergoko lehenengo mailan elkartrukea.
  • Europako beste ikastetxe batekin adostutako elkartrukea da eta astebetez beste herrialde batean elkarbizitzeko esperientzia eskaintzen dugu.
  • Harreman sendoa dugu Alemaniako hainbat ikastetxerekin.

ERRONKAK

  • Erronka diziplinar eta interdiziplinarrei aurre egiten diete ikasleek.
  • Erronka hauetan ikasleak taldeka aritzen dira lanean.

ETA GAINERA...

  • Komunikazio bikaina du Ikastolak: tren-geltoki eta autobus-geltokietatik oso gertu dago.
  • Ingeles maila jasoa. SCIENTIFIC SENSE (kultura zientifikoa) ikasgaia ingelesez ikasten dute gure ikasleek.
  • Euskarako C1 titulua. Batxilergoko lehenengo mailan prestakuntza berezia egiten da, Leizaur Euskaltegiarekin lankidetzan, ikasleek HABEren eskutik C1 titulua eskura dezaten.
  • IKT-etarako hornidura bikaina eta Moodle plataformaren erabilera online ikaskuntzarako.