HARREMONAK

Aurtengoan ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3. mailako ikasleek, Harremonak izena duen Andoaingo Udalak  ikastetxeentzako antolatutako egitasmoan parte hartu dute. Arremanitz kooperatibako Izaro Auzmendi eta Aitor Altuna izan dira aurtengo hezitzaileak. Lau saio izan ditu ikastalde bakoitzak gai desberdinak jorratu eta aholkularitza jasotzeko: gizartean mutil neska rolak, gizontasuna, sexualitatea, aurreiritziak, beldurrak, kuadrilak pandemian,…landu dira aurtengoan.

Gai hauek gure nerabeetan duten  garrantzia dela eta, Ikastolak urtero parte hartzen du egitasmo honetan eta bigarren ebaluazioan, Biologia-Geologia ikasgaian landutakoari amaiera biribila emateko modua dela deritzogu.

Familiek ere egitasmo honetan ere parte hartzeko aukera izan dute Ikastolako Familia Eskolak martxoaren 24an antolatutako “Sexualitateak 3.0: Pornoa hemen da” hitzaldiaren bitartez.

 

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.