EUSKARAZ BIZIIIII

argitxo_01Gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi dugu, horretarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretan dihardu: euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz eta gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz..

Helburu hori lortu asmoz, hainbat ekintza egiten dira. Besteak beste, Ikastola barneko gela kidetuen arteko bisitak.

Argitxoren egutegiarekin jolasean

argitxo_02Ikasturte hasiera guztietan gure geletara eta baita gure Ikastolako gaztetxoenen etxeetara “Argitxoren egutegia” iristen da. Egutegi arruntEUSKARAen moduan honek ere badu bere zer egina; zein egunetan bizi garen adierazi, baina horretaz gain baditu beste erabilpen batzuk ere eta horietako bat “gure hizkuntzaz gozatzea” da.

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, aitatxo, amatxo, aitona, amona edo beste senideekin praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, zuek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean has zaitezen.

MARITXIPI

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA:
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira, barrura begira, eta beste jolaskide bat erdian biribilketan hasiko da. Besteak txaloka eta abesten ariko dira. Abestian “dantzatzen” esaterakoan, erdikoa jolaskideren baten aurrean jarriko da eta mugimendu batzuk egingo ditu, biribileko horrek imita ditzan. Abestia bukatzean, erdiko jolaskideak bere aurrean dagoenari besotik helduko dio, eta biribilaren erdian dantzatzen hasiko dira, abestia hasieratik abestuz.


LETRA

argitxo_03Kalean nindoala
Maritxipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Maritxipi dantzatzen
Dantza txipi txipi
dantza txipi txo
dantza txipi txipi
baina dantzatu ondo

—————————————————————–

ATSO ITSUA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
argitxo_04Itsuak besoak aurrealdera luzatuko ditu eta gainontzeko jolaskideek hatz banatatik helduko diote. Jolaskide guztiek itsuari bi aldiz abestuko diote: ATSO ITSUAREN ETXEAN, ATSO ITXUAREN ETXEAN… Itsuak erantzungo die: UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN. Itsuak azkenengo hitza aipatzerakoan (ZEN hitza), partaide guztiek hatzak askatuko dizkiote eta korrika alde egingo dute. Itsuak hitz hauek oihakutuko ditu ahalik eta azkarren: BAT, BI, HIRU, LAU, GELDI! GELDI gitza esatean, korrika ari direnek dauden tokian gelditu behar dute. Itsuak jolaskide jakin baten ahotsa entzun nahi duela esango du. Itsua jolaskide horren ahotsa entzun duen tokirantz joango da, eta jolaskide hori harrapatzen saiatuko da.

LETRA

ATSO ITSUAREN ETXEAN
ATSO ITSUAREN ETXEAN
UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN

—————————————————————–

PLANETAK

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
argitxo_05
Goman sartu eskuineko hanka, gero ezkerrekoa, eta gomaren beste alderantz pasatu, pauso berak eginez. Ondoren, eskuineko hankarekin goma azpitik heldu, hurrengo gomaren gainetik pasatu, eta ezkerreko hanka bertan sartu. Gero eskuineko hanka atera, ezkerrekoa ateratzeko. Mugimendu hori errepikatu egiten da.

LETRA

ZENBAT DIREN PLANETAK
EZETZ JAKIN ORAIN BERTAN
BEDERATZI BIRIBIL
GALDU BARIK HOR DABILTZ

MERKURIO, ARTIZARRA
LURRA, MARTE, JUPITER
SATURNO, URANO, NEPTUNO
PLUTON URRUN ETA AZKEN

—————————————————————–

KANTAURIKO ITSASOAN

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Jokalariak sokaren erdialdera sartu eta abestia bukatu arte saltoka irauten saiatu behar du. Abestiaren arabera, sokari eragiteko modua aldatuko da, ordea. Hasieran azpitik eragin behar zaio sokari, eta abestiaren erdialdera goraka. “Hemendik hara” esaten denean, sokari eragiten diotenak alde batera eta bestera mugituko dira, eta erdian saltoka ari denak haiekin batera mugituko beharko du.

LETRA

argitxo_06KANTAURIKO ITSASOAN
OLATUAK GORAKA
ITSASONTZI BAT IRTEN DA
UR HANDIEN ARTEAN
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA

—————————————————————–

URTARRILEAN JAIO DENA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Abesti honetan hilabete guztiak aipatzen dira binaka-binaka. Jaio garen hilabetetik aurrera dantzatzea egokitu zaigu. Abestiak esaten dizkigunak bete beharko ditugu.

LETRA

argitxo_07URTARRILEAN JAIO DENA ZUTITU DADILA
OTSAILEAN JAIO DENA ZUTITU DADILA
SALTO SALTOKA
LAGUNAK AGURTUZ
AGUR, AGUR, AGUR, ITXARON
GELDI GELDI EGON

—————————————————————–

BOTXO

AZALPENA
Lurrean zulo bat (botxoa) egingo da. Jolasaren helburua botxoan ahalik eta fruitu gehien sartzea da. Lehen jokalariak beste jokalarien fruitu bana hartuko du, eta fruituak banan-banan marra batetik jaurtiz, botxoan sartzen saiatuko da. Sartzen dituen fruitu guztiak beretzat izango dira. Hurrengo jokalariak botxotik kanpo geratu diren fruituak hartuko ditu eta horiek botxoan sartzen saiatuko da, marra batetik jaurtiz. Horrela jarraituko dute jokalari guztiek, txandaka, fruitu guztiak botxoan sartu arte.

Joko honek ez du abestirik.

—————————————————————–

KAFE FRANTSES

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Jokalari guztiak ilaran jarriko dira eta biribila osatuko dute. Abestia abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte, kantua aurrera doan neurrian, geroa eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte.

LETRA

argitxo_08KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
MINUE, MINUE
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN

—————————————————————–

ARDOA, OGIA ETA GAZTA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Jolaskide bat sokara sartuko da, eta leloaren hitz bakoitzeko salto bat egin beharko du. “Gatza” hitza esatean, sokari bizkorrago eragingo zaio, eta jokalariak egiten duen salto bakoitzarekin batera “gatza” hitza errepikatuko dugu, jokalariak huts egin arte.

LETRA

ARDOA,
OGIA
ETA GATZA,
GATZA, GATZA, GATZA…

—————————————————————–

AURPEGI ETXEA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Abesti hau abesten dugun bitartean abestian azaltzen diren atalak ukituz joan beharko dugu eta esaten diguna antzeztuz. Bukaeran, sudurra txirrina joko bagenu bezala ukituko dugu…

LETRA

argitxo_09GORPUTZEAN GORA GOAZ
POLIKI-POLIKI
BEGIRA HOR AURPEGIAN
DAGOEN ETXEA
GORAN DAGO TEILATUA
BEHERAGO LEIHOAK
ATEA IREKITZEKO ERABILI TXIRRINA
TXIRRIN-TXIRRIN, TXIRRIN-TXIRRIN

—————————————————————–

TXINTXINA MINTXINA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Taldea biribilean jarriko da, kide bat erdian dela. Abestia esaten duten bitartean, erdikoak kideak hatzarekin seinalatutako azken kidea izango da hurrengo jolasean beteko duena.

LETRA

TXINTXINA MINTXINA SUTARA
BARBARA TXIKITENA
GAZTAINA GORA, GAZTAINA BEHERA
TXUKUTU TXAKUTU KANPORA

—————————————————————–

ANBOATO

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Taldekideek bi lerro osatuko dituzte, eta lerroak aurrez aurre jarriko dira, erdian tarte bat utzita. Lerro batean hiru jolaskide egongo dira, eta bestean gainontzeko guztiak. Lerro luzeko jolaskide bakoitzak aurrez erabakitako multzo baten barruko izen bat aukeratuko du eta beste lerroko hiru jolaskideek izen hori zein den asmatzen saiatu behar dute. Hori dena abestuz egingo dute; aukeratutako izena asmatuz gero, izen hori zegokion jolaskideak haien lerrora aldatu beharko du…

LETRA

argitxo_10ANBO ATO
MATARILE RILE RILE
ANBO ATO
MATARILE RILE RO

ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RILE
ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RO

(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RILE
(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RO

Bai:
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RILE
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RO

Ez:
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RILE
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RO

—————————————————————–

ETXETXOA

Hona hemen AUDIOA:

AZALPENA
Imitaziozko jolas honetan, jokalari batek abestiaren esaldiak esan behar ditu, eta gainerako jolaskideek errepikatu, bai hark abestutakoa bai egindako keinuak. Abestia gidatuko duen jolaskide aldatuz joango da, txandaka, eta aldiko abesteko modu bat erabiliko dute gidariek. Lagun guztiak gidari izan direnean bukatuko da jolasa.

LETRA

argitxo_11NIK ETXETXO BAT DAUKAT
EDERRA EDERRA
ATEA JOTZEN DUT
HORRELA ETA HORRELA

LEIHOAK IREKITZEN
HORRELA ETA HORRELA
ETA TXIMINIATIK
KEA GORA GORA DOA