Euskaraldia: 11 egun euskaraz - 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean, egin dezagun euskaraz. AHOBIZI Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. BELARRIPREST Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.