Otsailaren 17an, Eskola Kirola hasi zen. Ikasturte hasieran, eskolaz kanpoko ekintza hau, antolatu zen arren, ezin izan zitzaion hasiera eman COVID 19ak ekarritako zailtasunengatik.
Aste honetan, Lehen Hezkuntza 3-6ko ikasleek, lehen entrenamenduak izan dituzte Ikastolan. Ikasleak pozik ibili dira Eskola kiroleko ekintzak burutzen eta ariketa osasungarriak burutzen. Segurtasun neurriak eta arauak martxan jarri dira kirol ekintzak modu seguruan praktikatzeko.
Ikasleentzako eta Ikastolako kide guztientzako berri ona izan da. Disfrutatu dezagun!