EMAN TIK

Aurreko ikasturtean, Andoaingo udalak, EmanTik izeneko proiektu berritzaile bati ekin zion eta aurtengo ikasturtean ere, Ikastolan ekimen honi jarraipena ematen gabiltza.

Esperientzia honen bitartez, Lehen Hezkuntza 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleen ongizate emozionala bermatzea bilatzen da, beraien autopertzepzioan oinarrituriko emozio zehatzak aukeratuz, Kanjo aplikazioaren bitartez.

Aplikazio informatiko hau oso bestelako testuinguruetan eman daitekeen ondoeza emozionala detektatzeko sortua izan da, modu goiztiar batean laguntza eskaintzeko aukera luzatzen digularik era berean.

Ikasleek, dagoeneko, EmanTik euren egunerokotasun txertatu dute, ekimenak proposatzen duen moduan ikasleek egunean bi tarteetan euren emozioei arreta jartzea eta sentitzen duten horri izena jartzea eskatu ostean, klik azkar baten bidez parte hartzen baita.

Eskolako web orrian ere, PROIEKTUAK atalean, eskura duzue EmanTiken inguruko informazioa.

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.