DBH3. mailako ikasleek, aukera paregabea izan dute beraien ingurumen kontzientzia astintzeko oso modu interesgarrian.
Tolosaldeko mankomunitateak, antolatutako Ekin kanpaina saio honetan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira, eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.
Ekin Kanpainaren helburuak ondokoak dira:
• Hondakinei buruzko ezagupen maila handitu.
• Hondakinen hierarkia erreparatu: murrizketa, berrerabilera eta birziklatzea. HONDAKINAK
• Sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzea, horren irtenbidean norberak duen konpromisoaz jabetzea.
• Jarreren aldaketa sortarazi hondakin gutxiago sortzeko eta sortutakoen gaikako bilketa egokia gauzatzeko.
Ez dugu B planeta ordezko bat, eta gure ikasleen ingurumen kontzientziak uneoro adi egoteko primerako jarduera izan da.
Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.