Z E R B I T Z U A K
Z E R B I T Z U A K
JANGELA
JANGELA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Lau jangela: Bazkardokoak (HH 2-3, HH 4-5 eta LH 1-2) eta Txistokikoa (LH 3-4-5-6 eta DBH)
- Dieta orekatuak eta osatuak, umeen adinaren arabera prestatuak.
- Dieta desberdinak jarraitzen dituzten umeentzat menu bereziak.
- Aisialdiko jarduerak bazkaldu ostean, begiraleekin.
- LH-DBH MENUAK ikusteko KLIK HEMEN
- HH 2-5 MENUAK ikusteko KLIK HEMEN
- Txistokiko jangela-arauak ikusteko KLIK HEMEN
- Jangelako bazkaltiarren txandak erabiltzaile kopuruaren arabera antolatuko ditugu. Horregatik, ikastolak ezingo du bermatu ikaslea eguerditako ikastolaz kanpoko ekintzetara iritsiko denik.
ZERBITZUAREN KUDEAKETA (erabiltzaile motak, prezioak, altak-bajak-ezinetorriak...) 

1. Erabiltzaile Finkoak
Erabiltzaile Finkoak: Astean behin, bitan, hirutan, lautan edo egunero joateko, ikasturte osorako izena ematen dutenak.
2. Noizbehinkako erabiltzaileak
Noizbehinkako erabiltzaileak: egun solteetan jangela-zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten erabiltzaileak dira.
GOIZ-TXOKO
GOIZ-TXOKO

1. Erabiltzaile Finkoak
Erabiltzaile Finkoak: astean behin, bitan, hirutan, lautan edo egunero joateko, ikasturte osorako izena ematen dutenak.
- Prezioa: hilean 10 egun edo gehiagoko asistentziarekin, hilekoa 50,75€ da. Asistentzia 10 egun baino gutxiagokoa izan bada, 5,10 € eguneko kobratuko da.
- Altak-Bajak-Ezinetorriak, eta abar adierazteko, erabil ezazu gure "Zerbitzuak Kudeatzeko Sistema".

2. Noizbehinkako erabiltzaileak
Noizbehinkako erabiltzaileak: egun solteetan Goiz-txoko zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten erabiltzaileak dira.
- Prezioa: 5,10 € eguneko. Hilean 10 egun edo gehiagoko asistentzia izan bada, 50,75 € kobratuko da.
- Altak-Bajak-Ezinetorriak, eta abar adierazteko, erabil ezazu gure "Zerbitzuak Kudeatzeko Sistema".

ESKOLA GARRAIOA
ESKOLA GARRAIOA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Zerbitzu diskrezionala, La Salle Berrozperekin batera.
- Plazak mugatuak.
- Ordutegia eta geltokiak, HEMEN
- Izen-emateak, gutxienez, aurreko egunean, 13:30 baino lehen, idazkaritzako telefonoan: 943 593 525 edo posta elektroniko bidez andoain@ikastola.eus-era idatzita.

1. Erabiltzaile finkoak
- Izena ematen denetik ekainera artekoko konpromisoa hartzen da.
- Eskatzen diren bidaiak ekainera bitarte kobratuko dira, baita zerbitzua erabiltzen ez bada ere.
- Bidaia bakoitzeko 1,50 € ordainduko da.
2. Noizbehinkako erabiltzaileak
- Eskaera bezperako 13:30ak baino lehen egin behar da.
- Bidaia bakoitzeko 2 € ko ordainduko da.
ORDUTEGI ZABALA
ORDUTEGI ZABALA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Ohiko eskola egunaz kanpoko egunetan.
- Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urtekoentzat.
- Irekiera: iraileko lehen astean, Gabonetako eta aste santuko oporretan, ekaineko azken astean eta uztailean.
- Izen-ematea: ordutegi zabala eskaintzen den aldi bakoitzean egin ahal izango da.
- 6ko taldea osatu behar da.

FAMILIA ESKOLA
FAMILIA ESKOLA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
Gurasook askotan esan ohi dugu seme-alabak gida libururik gabe etortzen direla eta eguneroko martxan makina bat zalantza izaten dugu eskaintzen diegun heziketaren inguruan. Bestalde, gaur egungo bizimodu azkar honetan pentsatzeko denbora askorik ere ez dugu izaten eta ahal dugun moduan erantzuten diegu gure seme-alaben beharrei.
Familia Eskolak hausnarketarako gune bat izan nahi du, aldi berean gai interesgarri eta garrantzitsuei buruzko orientabideak eta aholkuak eskainiz.
Horretarako, zenbait hitzaldi eta tailer antolatzen ditugu, gai hauetan adituak diren profesionalak ekarriz. Familia Eskolaren antolaketan zenbait irakasle eta gurasok hartzen dugu parte eta gure helburu garrantzitsuena, familientzat benetan interesgarriak diren gaiak jorratzea da.
Horregatik, zuen proposamenak gustora jasoko ditugu eta ikasturte honetan ez bada, (aurtengo plangintza nahiko aurreratua baitugu) beste batetan aintzakotzat izango ditugula ziur izan.
Ikasturtean zehar proposamen edo komentarioren bat egin nahiko bazenigute, helbide elektroniko honetara bidal dezakezue: familiaeskola@andoainikastola.eus
A!, eta animatu parte hartzen gure aurtengo egitarauan!
2024-25 EGITARAUA
LIBURUTEGIA
LIBURUTEGIA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Ikastolako lanak egin edota irakurtzeko.
- Egunak: Astelehena – Asteartea – Osteguna
- Ordua: 15:30 – 17:30



