BADATOR EUSKARALDIA! JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN

Bi hilabete falta dira 2025eko Euskaraldia martxan jar dadin. Maiatzaren 15etik 25era izango da ariketa sozial erraldoi hau eta jada hasi da bertan parte hartzeko izen-ematea. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Ahobizi edo Belarriprest txapa Ikastolan jaso dezakezu eta horretarako, FORMULARIO HAU betetzea baino ez duzu.

Animatu parte hartzera eta ez utzi azken unera arte zure izen-ematea!

Zabaldu:
Instagram
Posted in ALBISTEAK.