ASTEAN BEHIN

Garuna astintzeko eta ondo pasatzeko jolasa.

Gaurtik hasita, abian jartzen da “Astean behin” izeneko ekimena.

“Astean behin”, garunari eragiteko bost ariketaz osatutako erronka edo desafío moduko bat da. Hauek dira ariketak:

  1. Hitz jolasa.
  2. Zenbaki jolasa.
  3. Logika jolasa.
  4. Arreta jolasa.
  5. Ezetz egin!

Ariketak, 5-6 urtetik gorako ikasleei zuzenduta daude eta, adina kontuan hartuta, lau maila bereizten dira:

  • LH 1-2. maila
  • LH 3-4. maila
  • LH 5-6. maila
  • DBH + (DBH eta Batxilergokoak)

Bost ariketak segidan egin behar dira?

Ez. Ariketak aste osoan zehar egin ahal izango dira, beti ere, ordenagailua, tablet edo smartphone bera erabiliz gero. Bestela partidak hasieratik abiatzen dira, berriro. Gailu berarekin arituz gero, egindako lana gorde egiten da, eta hurrengo saioan, utzitako lekuan jarraitzen da.

Noiz hasten eta bukatzen da jolasa?
Jolasa astelehenean hasi eta igandean amaitzen da. Hurrengo astelehenean, jolasa berritu egiten da, hau da, ariketa-sorta desberdina azaltzen da.

Saririk ba al dago?
Jolasaren helburua, garunari eraginez, jolas giroan, ondo pasatzea da.
Astero, jolasaren amaieran, Txapeldunen Gelara joateko gonbitea egiten da. Han izena emanez gero, “Asteko txapeldunen zerrendan” azalduko zarete.
“Aurreko asteko txapeldunen zerrenda” ere ikusgai egongo da jolasaren hasiera-orrian.

Eta non dago jolasa?

“Astean Behin” jolasa, Ikasleen Txokoaren hasiera-orrian dago, lau mailak ondo bereiziz: LH 1-2  |  LH 3-4  |  LH 5-6  |  DBH +

Hortxe duzue erronka eta jolasa.
Onartu desafioa eta parte hartu.

Gaurtik aurrera, astelehenetik igandera.
Aste honetako jolasa, lehena izanik, urtarrilaren 22a arte mantenduko da.

 

Zabaldu:
Posted in ALBISTEAK.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude