ARDITURRI ETA LUBERRI

Azaroaren 26an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4ko ikasleek Oiartzunera irteera egin dute. Lehen hiruhilekoan geologia lantzen aritu dira ikasgelan eta ikasitakoarekin loturako bi informazio-gune interesgarri bixitatu dituzte: Arditurriko meategiak eta Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa.

Lehendabizi Arditurrin meategietara sartu eta bertako mineralak aztertzeaz gain, meategi hauen historia ezagutzeko parada izan dute. Ondoren, Luberri museoan Lurraren historiako denbora tarteak errepasatu dituzte, gertaera geologiko eta biologiko adierazgarrienak aipatuz. Euskal Herriaren eraketa nola gertatu zen eta bertan topatutako fosil desberdinak gertutik aztertzeko aukera ere izan dute.

Goiz pasa interesgarria izan da, zalantzarik gabe.

Zabaldu:
Posted in Sailkatu gabea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude