Bost Txiki aldizkaria, ikastetxe mailan, Lehen Hezkuntza 3-4-5-6. mailako ikasleen artean, euskararen erabilera bultzatzea eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Ikasturte bakoitzean, 3 zenbaki argitaratzen dira, ikasleek sortutako materialez osatuta.
Egitasmo honekin lotuta, Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek, Andoainen barrena ibilbide bat prestatu zuten, ondoren, aldizkarian argitaratzeko.
Arantzibia Plazan, tren geltoki alboan, eman zioten hasiera. Biribilgune ondoan, dagoen eskaileretatik, Plazaolako bide-gorrira igo ziren eta 250 metro Urnietako noranzkoan egin eta gero, Arantzazuneko tunelean sartu aurretik, eskubirantz dagoen bidea hartu zuten Mizpiradi Sagardotegira arte. Jarraian, beheranzko bidea hartu zuten, Garagorri baserrirantz, Goiko Plazara iritsi arte. 4,5 kilometratako luzera duen ibilbidea egin zuten, bi orduko iraupenarekin.
Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.