PROYECTO URTXINTXA

urtxintxa_02Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.

urtxintxa_01Euskal Herri osorako egina

  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
  • Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatzen duena.

Diseinu bateratu eta eraginkorra

  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.

1.- Irakaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)

 Urtxintxa 3 urte

 Urtxintxa 4 urte

 Urtxintxa 5 urte

  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kasetea
  • alfabetoa
  • zenbakiak
  • azalpen testuak
  • hiztegia iruditan eta idatziz
  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kasetea
  • azalpen testuak
  • letra mugikorrak
  • zenbaki mugikorrak
  • hiztegia iruditan eta idatziz
  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kasetea
  • azalpen testuak
  • alfabetoa (inprentaz eta letra txikiz)
  • hiztegia iruditan eta idatziz

2.- Ikaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)

 Urtxintxa 3 urte

 Urtxintxa 4 urte

 Urtxintxa 5 urte

  • ipuinak (4)
  • lan-koadernoak (4)
  • ipuinak (4)
  • lan-koadernoak (4)
  • ipuinak (4)
  • lan-koadernoak (4)

3.- CDak

urtxintxa_03Irakaslearen karpetan dagoen kasetea (ikasmaila bakoitzeko hiru), ikasleak etxean erabiltzeko moduan ere eskaintzen da.

Kasetearen egitura: pertsonaia gidariaren abestia (Ttantto, Txirritx eta Xango), ipuinaren abestia, tradiziozko abestia, jolaserako abestiak eta beste, diskriminazio auditiboa eta entzunaldiak (musika klasikoa, musikari euskaldunak eta unibertsalak).

4.- CD-ROMak

Ikasmaterialaren osagarri gisa CD-ROM interaktiboak ere sortu dira, maila bakoitzeko bat. Urtxintxa Proiektuari jarraituz, CD-ROM bakoitzak hamabi gai lantzen ditu, haiei lotutako ipuinekin gaiei sarrera ematen zaielarik. Behin ipuin batean sartuz gero, ipuinaren inguruko eta gaiarekin erlazionaturiko jarduerak gara ditzakete haurrek.

5.- Web orria

Urtxintxa proiektuak bere web orria du: http://www.urtxintxa.net. Bertan, poliki-poliki biltzen eta eguneratzen joango da proiektuari buruzko informazio osagarri guztia, hala nola, ipuinak euskalkietan, gurasoekiko harremanetarako testuen itzulpenak, mintegietako egutegiak, berrikuntza proposamenak, etab.